2025.11.27

Autozainketari buruzko formakuntza abenduaren 4an elkartearen egoitza nagusian 

AFAGIk elkarteko bazkide diren zaintzaile nagusiei zuzendutako formakuntza antolatu du datorren abenduaren 4rako, 17:30ean, elkartearen egoitza nagusian (Resureccion Maria de Azkue 32, behea, Donostia) “Autozainketa eta zaintzen dugunean geure burua zaintzeko tresnak” izenburupean.

Formakuntza honetan autozainketaren gaia jorratuko dugu, norberaren osasuna eta ongizatea alde batera utzi gabe kalitatezko zaintza eskaini ahal izateko funtsezko alderdia. Ordu eta erdiko iraupena duen saioan, fokua honako hauetan jarriko dugu:

  • Une zehatz honetan gainkargatuta gauden ala ez jakitearen garrantzia.
  • Autozainketaren balioa, zaintzen dugunean zeharkako elementu gisa, eta horrek duen eragina.
  • Gainkarga hobeto kudeatzeko eta zaintzarekin hobeto bizitzen laguntzen tresnak eta baliabideak aipatuko ditugu.
  • Zaindoo tresnaren aurkezpena.

Zure asistentzia baieztatzeko, jarri harremanetan AFAGIrekin afagi@afagi.eus helbide elektronikoaren bidez edo 943 297 118 telefonora deituta. Gehienez 30 pertsonentzako lekua dago. Izena eman ondoren, korreo elektroniko bat jasoko duzu, prestakuntza eguna baino lehen bete beharreko galdera-sorta batekin.

Zure zain gaude!!!