"Zaintzen" programa

Gipuzkoako Alzheimerdun eta bestelako dementziadun zaintzaileentzako formakuntza integrala.

Proiektuaren helburu orokorra:

Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen eta beraien zaintzaileen bizi kalitate hobetzea dementziadun pertsona bat zaintzea erabaki duen pertsonaren betebeharretan formakuntza sartuz, pausu hau ematea bultzatu duen arrazoia (lotura familiarra, konpromezu boluntarioa…) kontuan hartu gabe. 

wepik-2021824-85149

Sarrera:

Familien barruan, Alzheimerra edo bestelako dementzia duen norbait zaintzea berea egiten duten pertsonak ia inoiz ez daude zaintza horretarako prestatuak, ez emozionalki ezta ezaguera eta trebetasunari  dagokionez ere.

Zaintzaileek berez duten estresa areagotu egiten da zalantzak, erruduntasun sentimenduak, neke fisikoa eta lur-jotzea sortzen direnean. Egoera hauek norberaren zaintza aukera bezala duen formakuntza integral prozesu batek arindu ditzake bakarrik. 

Zenbat eta behar den bezala prestatuta dauden pertsona gehiago egon narriadura kognitiboari laguntzeko prest, lortzen diren ondoreak biderkatu egiten dira zuzenean ukituak dauden pertsonen eta haien senitartekoen eta lagunen bizi kalitatea hobetzeko.

ZAINTZEN programa Formakuntza Moduluz osatuta dago:

  • ZAINTZEN 2: 2 orduko programa. Gaia: Alzheimerrarekin elkarbizi.
  • ZAINTZEN 6: 6 orduko programa (2 orduko 3 jardunaldi). Gaiak: Zer da Alzheimerra, gaixotasunak familiengan duen eragina, gaixorik dagoen pertsonarekin komunikazioa, portaeren gora-beherak nola maneiatu, baliabide sozio-asistentzialak.
  • BERARIAZKOA: Neurrira diseinatutako berariazko formakuntza, gai desberdinen eskarien arabera. 
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube