2026.05.07
AFAGIk Zarauzko V. Boluntariotza Azokan parte hartu

Igande honetan ospatuko da Zarauzko Boluntariotza Azokaren V. edizioa. Azoka Zarauzko Malekoian kokatuko da, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan, 11:0etatik 14:00etara.
Zarauzko Udalak, Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza Sarearekin elkarlanean, antolatzen duen ekimen honetan gizarte ekintzan lan egiten duten 17 elkarteren postuak egongo dira, horietako bat, gure elkartea da: AFAGI.
Bertara gerturatzen diren pertsona guztiek elkartean burutzen dugun boluntariotza lana gertutik ezagutzeko eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egiteko aukera izango da.
Informazio gehiago Zarauzko Udala
