Aurkezpena: Las estrellas ardientes. Otra mirada sobre la enfermedad de Alzheimer

Ekainaren 16an, asteartea, 18:00etan, AFAGIren egoitza nagusian (Resurreccion Mª de Azkue kalea 32, behea, Donostia) Las estrellas ardientes. Otra mirada sobre la enfermedad de Alzheimer bideoaren aurkezpena izango da. Alicia Martinezek zuzendu duen ikus-entzunezko lana da.

Pieza honek Alzheimerraren inguruko hurbilketa desberdin eta sakonki gizatiarra proposatzen du. Ez da gaixotasunari buruzko lan hutsa; gizakiaren esentziaraino eramaten gaituen bidaia ere bada. Begirada sentikor eta gogoetatsu baten bidez, bideoak oroimenaren galera nola ulertzen dugun eta hura desagertzen denean zer irauten duen pentsatzera gonbidatzen gaitu.

Bideoak erakusten du memoria galtzen joan arren, pertsonaren nortasuna, sentimenduak eta izateko modua presente egoten jarrai dezaketela. Horrela, obrak itxaropen- eta duintasun-etorkizuna zabaltzen du, bai familientzat, bai narriadura kognitiboko prozesuekin batera doazen profesionalentzat.

Proiekzoan Esther Munguia txaba izango dugu gurekin; Osasun Mentaleko erizain espezialista da, eta Alzheimerra duen pertsona baten senitartekoa.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 943 297 118 telefonora deituz edo afagi@afagi.eus helbide elektronikora idatziz