29.04.2022

Dantzaren onurak Alzheimerra edo bestelako dementzia duten pertsonengan

Alzheimerrak, 60 eta 90 urteko biztanleen artean gero eta ohikoagoa den gaixotasunak, ez du sendabiderik, baina bere ondorioak atzeratzen dituzten metodo eta programa anitz daude. Programa horien artean, ‘Invisible Beauty’, dantza bidezko estimulazio kognitiboko bi saio AFAGIk Donostian ematen dituen Estimulazio Kognitiboko tailerretako erabiltzaileentzat. Saioak Ai Do Project eta Musikenerekin batera antolatu ziren eta apirilaren 1ean eta 8an egin ziren.

Ekimen honen bitartez, Alzheimerra duten gaixoentzako dantza saioak antolatzen dira; talde bakoitzaren behar eta ahalmenei moldatutako saioak. Saio bakoitzak gai edo tematika nagusi bat izaten du, eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonek beren memoria fisiko zein emozionala lantzeko zenbait ariketa eta ekintza eramaten dira aurrera.

Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna, dantzaren onurak azpimarratuz ospatu nahi dugu egun hau. Pertsonak bere osotasunean ikusten baditugu, ikuspuntu integral batetik, diziplina hauek gaixoengan izan dezaketen inpaktu ezberdinak ulertuko ditugu: arlo mentalean, sozialean zein fisikoan.

Psikologoen eta terapeutikoen arabera, dantzak arreta onurak dakartza kontzentrazioan, bulkaden kontrolean, motibazioan eta pertsonen arteko erlazioetan. Arazoak konpontzeko estrategia kognitiboak ere eskaintzen ditu, espresioa errazten du, animoa erregulatu, umorea hobetzen du eta egoera berri edo traumatikoetara moldatzeko mekanismoak garatzen laguntzen du. Era berean, arreta-mailak eta prozesu kognitiboak hobetzean, antsietatea murrizten da eta estresa nabarmen gutxitzen da.

Onura fisikoei dagokienean, oreka, sekuentzia motrizak, espazioaren kontzientzia eta pertzepzioa, diskriminazio erritmikoa eta komunikazio gaitasunak garatzen dituzte.

Saio horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu eta egun horietan egin ziren jarduerak ezagutu nahi badituzu, AFAGIren Facebook eta Instagram orrialde ofizialak bisitatu ditzakezu.

 
 
 
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube