05.07.2022

AFAGIren aldeko kontzertua Zumaian uztailaren 9an arratsaldeko 20:15ean

VII. Nazioarteko Flysch Organo jaialdiaren edizio berriaren egitarauaren barruan dago uztailaren 9an Zumaiako San Pedro parrokian 20:15ean ospatuko den AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa.

Andra Mari Abesbatzak, Andoni Sierra zuzendariarekin batera, ‘Arimen Besarkadan’ Junkal Guerrero euskal konpositorearen requiema abestuko du. Ongintzazko kontzertua da eta, abesbatzarekin batera, Alize Mendizabal donostiar organo-jotzailea izango da protagonista.

Sarrera doako da.