2022.03.07
CEAFAK eta Biogenek antolatutako ‘Detección precoz y diagnóstico temprano’ jardunaldiaren ondorioak
Espainian 40.000 kasu berri diagnostikatzen dira urtero. %80, arinenak, oraindik diagnostikatu gabe daudela kalkulatzen da. Hala adierazi zuten adituek martxoaren 3an Diputatuen Kongresuan egindako jardunaldian.
- Alzheimerraren gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrak gaixotasunari hobeto heltzea ahalbidetuko luke, eta, horrela, diagnostikatutako pertsonen eta zaintzaileen bizi-kalitatea bermatuko litzateke.
- Askotan, baliabide soziosanitarioak ez dira nahikoak; horregatik, beharrezkoa da zeharkako politikak gauzatzea eta Alzheimerra edo beste dementzia batzuen Plan Integralari (20189-2023) finantzaketa bat ematea, dementziaren bat duten pertsonen urritasunei amaiera emateko.
- Lehen mailako arretan narriadura kognitiboa duen pazientea balioesteko protokoloak eguneratu egin behar dira, eta biomarkatzaileetan oinarritutako tresna diagnostiko berrietara eta diagnostiko goiztiarrago baten beharrera egokitu behar dira.
- Osasun-arloko profesionalen prestakuntza espezifikoa sustatzea.
Iturria: CEAFA. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen (albistea gaztelaniaz).