25.05.2022

BAE-AFAGIren hitzarmenaren sinatzea

BAEk (Bizikletaz Adinik Ez) eta AFAGIk lankidetza-hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen arteko osasun mentalaren aldeko ibilbidea indartzen duen akordioa, ongizatea eta irribarreak sortuz erabiltzaileengan zein boluntarioengan. Hainbat urtetako lankidetzaren ondoren, akordio honen bidez Gipuzkoako gizartean pertsonen integrazioa eta parte-hartzea sustatzen da.

Urtean zehar, Donostiako Estimulazio Kognitiboko Tailerren erabiltzaileek triziklo irteeretan parte hartzen dute BAEko boluntarioen eskutik. Horrela, parte-hartzaileek esperientziak eta giza harremanak sortzen dituzte, betiere beren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Eskerrik asko!!

 
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube