Bazkidetu zaitez
Gure zeregin, helburu eta aldarrikapenekiko interesa duten adineko pertsona guztiak (edo adingabe emantzipatuak) izan daitezke AFAGIko kide.
AFAGIko bazkide gisa alta emateko ez da ezinbestekoa Alzheimer gaixotasunak eragindako senitartekoa izatea; izan ere “lagun” gisa edozein pertsona sar daiteke dure Elkartean.
Bazkide bakoitzak urteko kuota ordainduz laguntzen dio AFAGI elkarteari. Honako kopuruen artean hauta daiteke: 60, 90, 120 euro edo nahi duzun kopurua (kuota minimoa 60€).
Nola egin bazkide
Onartzeko eskaera honela egin daiteke:
- Bazkide eskaera orria betez AFAGIko Donostiako Egoitza Nagusira hurbilduz edo AFAGIko delegazioetan.
- Online: Izen-emate fitxa hau betez (bete ondoren, zure izen-ematea ondo egin dela baieztatzen duen mezu bat jasoko duzu).
Bazkide berri bat onartzeko, aldez aurretik Kudeaketa Batzordeak erabaki beharko du: Estatutuen hirugarren kapitulua irakurri