Zer da Alzheimerra?

Gaixotasun neurodegeneratibo da Alzheimerra, progresiboa eta jatorri ezezagunekoa. Ezaugarri nagusia sintomen agerpen motela da, urteetan zehar eboluzionatzen joango direnak. Gaur egun gehien diagnostikatzen den dementzia mota da. 
Alzheimerraren datuak:

120.000

Pertsona kaltetuta Euskadin.

12.930

Alzheimerdun Gipuzkoan.

38.790

Familia kaltetuta Gipuzkoan.

+50.000

Pertsona kaltetuta Gipuzkoan.

Añade aquí tu texto de cabecera

old-woman-confronting-alzheimer-disease

OMEren arabera, Alzheimer gaixotasuna da dementzia kasuen %70en erantzule.

Garuneko zelulen (neuronak) endekapenezko gaixotasun bat da, progresiboa eta jatorri ezezagunekoa. Batez ere, urteetan zehar eboluzionatzen doazen eta pertsonaren arabera aldatzen diren sintomak agertzen direlako bereizten da. Ondoren, garuneko gaixotasun baskularrarekin lotutako dementziak eta endekapenezko beste dementzia batzuk daude, hala nola “Cuerpos de Lewy” dementzia eta dementzia frototenporala.

 

Gaur egun ez dago Alzheimer gaixotasuna edo beste dementzia mota bat sendatzeko tratamendurik. Hala ere, badaude tratamenduak gaixotasunaren prozesua mantsotu dezaketeenak, diagnostikatutako pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Tratamendu farmakologikoak eta tratamendu ez-farmakologikoak dira. Azken hauek hainbat teknika biltzen dituzte, hondakin-gaitasunei ahalik eta denbora gehien eusteko. AFAGIn teknika eta estrategia batzuk garatzen ditugu Estimulazio Kognitiboko tailerretan, gaintasun eta funtzio kognitiboen funtzionamenduaren eraginkortasuna optimizatzeko. Pertzepzioa, arreta, orientazioa, abstrakzioa, arrazoiketa, hizkuntza, praxiak… mantentzen eta hobetzen laguntzen dute. 

 

Diagnostiko goiztiar batek tratamenduen eraginkoortasun handiago ahalbidetu eta berma dezake. Kaltetutako pertsonaren zaintzan eta zaintzaile nagusiaren autozainketan senideei orientazioa ematea beharrezkoa da kaltetutako pertsonaren autonomia mantentzeko eta luzatzeko eta, beraz, bi aldeen bizi-kalitatea hobetzeko.

Facebook
Twitter
Instagram
YouTube