Senideentzako zerbitzuak

Jarraian, AFAGIk Alzheimerra edo beste dementzia bat duen pertsonaren senide eta/edo zaintzaile nagusiei eskaintzen dizkien zerbitzuak kontsulta ahal izango dituzue. Zerbitzu horiek eskura izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzue 943 297 118 telefonora deituz edo afagi@afagi.eus helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

Zaintzailearen dekalogoa

  • Eskura ezazu beharrezko informazio guztia mediku profesionalen, zure hiriko gizarte zebitzu publikoen eta senideen elkarteen bidez, hala nola AFAGI. Kontsulta itzazu hemen gure arreta psikologikoko eta psikosozialeko zerbitzuak.
  • Gaixotasunari aurre egin egoera berri bat izango balitz bezala. Egungo egoera aztertu, gure beharrak zehaztu eta egoera ahalik eta ondoen gainditzeko dauden aukerak ikusi behar dira.
  • Zure buruarekin eta besteekin ere zintzoa izan, bereiziki zure familiako beste kideekin. Zure kezkeri aurre egin eta beraiekin partekatu. Familia bilera periodikoak antolatu eta zereginak banatu.
  • Jarri harremanetan antzeko arazo batekin bizi diren beste pertsona batzuekin. Haiekin hitz egiteak lagunduko dizu, eta beste batzuek arrakastaz erabili dituzten estrategiak ikasteko aukera emango dizu, baita emozio negatibo batzuei aurre egiteko ere, hala nola isolamnedu-sentsazioari, erruduntasunari edo lotsari.
  • Zure osasun fisiko eta psikikoarentzat mesedegarri den guztia erabili: zuretzako denbora izan, ariketa fisikoa egin, ondo elikatu, hartu zure denbora erlaxatzeko eta deskonektatzeko, eta ez galdu inoiz umorea.
  • Saiatu lasaitasunari eusten, eta ikasi bareizten nola zen pertsona gaixotasuna izan aurretik eta zer portaera izan dezakeen orain. Bitxia eta ezezaguna egiten zaizuna gaixotasunaren emaitza da, eta ez zure senidearena.
  • Bihur zaitez «aktore ona» eta erabili ezazu komunikazio emozional positiboa (musuak, laztanak, irribarreak) gaixotasunaren edozein fasetan, giro atsegina eta lasaia sortuz. Sustatu zure senidearen autoestima, erabilgarri senti daitekeen egoerak sortuz. Ez erakutsi beti arrazoia daukazula, dementziaren logika ez da osasunaz gozatzen dugunean daukaguna bezala. Gaixotasunak aurrera egin ahala, gorputz-hizkuntza gehiago erabili hitzak baino. Utz iezazkiozu irteera airosoak egiten, eta ez itzazu agerian utzi oroimenaren edo beste gaitasunaren galerak behar-beharrezkoa ez bada.
  • Ez eskatu zure buruari beste batek egin ezin dezakeena. Ez dago zaintzaile perfekturik, onartu zure emozioak, batez ere nekea eta umore txarra alerta-seinale gisa, ahal den neurrian ohiturak edo jardueren programazioa aldatzeko. Onar ezazu akatsak egiteko eta noizbehinka sentimendua negatiboak izateko eskubideak.
  • Ez egin uko senitartekoak, bizilagunak edo/eta lagunak eskaintzen dizuten laguntzari.
  • Ekintzak antolatu, bere afizioak eta interesak mantentzeko. Ahal duzun neurrian, aurreikus daitezkeen arazoen aurka egin, batez ere alderdi legal edo juridikoetan. 

Zaintzeko, aurrena zaindu zure burua

Alzheimerra edo bestelako dementzia duten pertsonak zaintzea lan nekeza eta zaila da, denbora eta dedikazio handia eskatzen baitu. Gaixotasuna duen pertsona bat zaintzen baduzu, jarraitu Alzheimerraren Espainiako Konfederazioaren (CEAFA) gomendioak (gazteleraz), zure lana behar bezala egiten lagunduko baitizute, zure senidearekin bizi duzun egoerak gainditu gabe.