Tratamendua

Estas aquí Home » Tratamendua

Gaur egun ez dago Alzheimerra eta beste dementziak sendatzeko tratamendurik.

Baina badaude gaixotasunaren eboluzioa atzeratzea lortzen duten tratamenduak, eta ondorioz gaixorik dauden pertsonen bizitza kalitatea hobetzea lortzen dutenak.

Dementziari lotuta beste patologia batzuk sortzen dira, eta hauentzako badaude tratamenduak.

Gaixotasuna prozesua atzeratzeko tratamendu FARMAKOLOGIKOAK eta EZ FARMAKOLOGIKOAK daude:

FARMAKOLOGIKOAK:

Alzheimerra eta beste dementzien sintoma kognitiboen tratamendurako, acetilcolinesterasaren inibitzaileak erabiltzen diradonezepilo, rivastigmina eta galantamina – helburua acetilkolinaren maila igotzea da.

Fase moderatuetan edo larrietan inibitzaile hauek memantinarekin konbinatu daitezke, botika hau glutaminergika bidean du eragina eta sintoma kognitibo eta funtzionalen maneiuan du eragina.

EZ FARMAKOLOGIKOAK:

Tratamendu hauek teknika mota asko biltzen dituzte, gaixoak dituzten gaitasunak ahal den denbora gehien mantentzeko erabiltzen dira, tratamendu farmakologikoen eraginkortasuna betetzeko eta hobetzeko. Beste teknika batzuen hartean hauek daude:

  • Psikoestimulazio Kognitiboa: ( klikatu hemen AFAGIren Psikoestimulazio Programa zer den ikusteko) Funtzio eta gaitasun kognitiboen eraginkortasuna optimizatu nahi duen teknika eta estrategia multzo bat da. Mantentzen eta hobetzen laguntzen dute:  Pertzepzioa, arreta,  memoria, orientazioa, abstrakzioa, arrazoiketa, lengoaia, praxiak….

Lagundu dezaketen beste teknika batzuk:

  • Musika terapia
  • Animaliekin lagundutako terapiak
  • Arte terapia