Maiz egiten diren galderak
Kausak
Gaur egun, ikerketaren atal garrantzitsu bat Alzheimer gaixotasunaren kausak zehazten saiatzen ari da. Hala ere, oraingoz asko dago jakiteko.
Gaixotasuna pertsona zaharragoetan ohikoagoa dela dakigu; baina ez dakigu gaixotasuna duten pertsonen garun-ehunean sortzen diren aldaketa horiek zein faktoreren ondorioz sortzen diren. Garuneko aldaketa horiek zehartzaroari latuta daude, baina era berean, prozesu normalaren atal ez direla dakigu. Kasu batzuetan, aldaketa horiek adin goiztiar samarrean sortzen dira.
Genetika garrantzitsua izan daitekeela uste bada ere, oso kasu gutxitan izaten da anormaltasun genetiko bat Alzheimerraren sorburua. Iritzi orokorraren ustez, geneek pertsona batek gaixotasuna iateko aukera areagotzen laguntzen dute soilik.
Agerikoa da gaixotasun hau ez dela infekziosoa eta ez dela garuna “gutxiegi erabili” edo “gehiegi erabiltzearen” ondorioz sortzen. Batzuetan estres eta kezka garai baten ondoren sortzen bada ere, ez da uste egoera emozional horiek gaixotasunaren sorburua denik.
Halaber, ez da uste taumatismo edo ebakuntza batek Alzheimerra eragiten duenik. Dietak eta hainbat hormona-urritasunek gaixotasuna garatzen lagun dezaketela esan izan da. Hala ere, espezialista gehienek ez dute proposamen horretan sinesten, ezta dietan aluminio izateak zarekusia izan dezakeenik ere.
Beraz, oraindik ez da kausa nagusia ezagutzen. “Adinaren menpe” dagoen gaixotasuna (gero eta zaharragoa, ohikogoa) dela eta bere sorburuan faktore askok eragiten dutela dakigu soilik.
Ez dago gaixotasunaren inguruko nahiko informaziorik neurriren bat hartzea gomendatu ahal izateko.
Badakigu gaixotasuneren hainbat kasu bitxitan, ohikoa baino pertsona gazteagoetan sortzen direnak, gaixotasuna genetikoki transmititzen dela, belaunaldi batetik bestera. Kasu horietan, familiako hurbileko senideek (anai-arrebak, seme-alabak…) gaixotasuna garatzeko duten aukera ehuneko berrogeita hamarrekoa da. Hala ere, Alzheimer kasu gehienak ez dira transmisio genetikoaren bidez sortzen.
Familiako kide batek genetika motako gaixotasuna baldin badu, bere senideek duten arriskua gutxi gorabehera hiru aldiz handiagoa izango da, antzeko adina eta familian gaixotasunaren historiarik ez duen pertsonak duen arriskua baino. Kasu horietan, geneek Alzheimerra garatzen lagun dezaketela uste da, baina ez dute zuzenean sortzen.
Sintomak
Adineko jende asko ohartzen
da bere oroimena ez dela lehen bezain ona; pertsona ezagunen izenak, egin behar zutena, erosi behar zutena… gogoratzeko zailtasuna dute. Horrek ez du esan nahi Alzheimer gaixotasuna garatzen hasi direnik.
Ahanzkorra izan ohi den pertsonak ahaztu duen gaiari lotutako xehetasunak oraindik gogoratu ditzake. Horrela, baliteke bere bizilagunaren izena ahaztea, baina badaki hizketan ari den pertsona bere bizilaguna dela.
Alzheimerdun gaixoek xehetasunak ahaztearekin batera, testuinguru osoa ahazten dute. Halaber, portaera aldaketak izan ditzakete eta eguneroko bizitzako jarduerak betetzeko gaitasuna gal dezakete.
Alzheimer gaixotasunak modu desberdinean eragiten dio pertsona bakoitzari.
Gaixotasunak ere bera jarraitzeko joera izan arren -urteetan barrena gaitasun kognitibo eta funtzionalean narriadura profresiboa-, eragina gaixoaren hasierako egoeraren araberako da. Nortasuna, baldintza fisikoak eta egoera soziala faktore garrantzitsuak dira.
Gaixo batzuk gero eta zailagoak bihurtzen dira eta zaila da haiekin bizitzea; beste batzuk, aldiz, leundu egiten dira eta atseginagoak bilakatzen dira. Alzheimerra duten pertsona batzuk ez dute osasun-arazo gehigarririk, eta beste batzuk, berriz, ezgaitasun erantsiak dituzte eta horiek zaintzea zailagoa izaten da. Gaixo batzuk egoera sozial erosoa dute, baina beste batzuk familia eta finantza arazoei aurre egin behar diete.
Gaixotasunaren bilakaera ez da bera izaten gaixo guztien kasuan. Horrela, Alzheimerrak arinago aurre egin dezake pertsona batzuengan. Gainera, inork ez ditu jarraian zerrendatuko ditugun ezaugarri eta sintoma guztiak pairatuko.
Hasierako faseak:
- Hizkuntza erabiltzeko orduan aldaketa arinak.
- Oroimenaren galera adierazgarriak, beriziki epe laburreko oroimenaren kasuan. Gertakari garrantzitsuak gogoratzeko behin eta berriz zailtasunak izatea.
- Denbora-espazioaren nahaste arina.
- Ingurune edo giro berrietara egokitzeko zailtasuna.
- Erabakiak hartzeko zaitasunak.
- Ekimena eta motibazioa galtzea.
- Aldaketa gogo-aldartean eta portaeran (depresio eta agresibitatea zantzuak).
- Bere zaletasun eta denbora-pasekoiko interesa galtzea.
Tarteko sintomak:
- Oroimenaren narriadura handia (pertsona ahanzkor bilakatzen da, bereiziki gertatu berri diren gauzekin eta izenekin).
- Lan berriak ikasteko zailtasunak.
- Zailtasun handiak eguneroko jardueretan (pertsonal lagutza behar du bere burua garbitzeko, komunera joateko, janzteko; ezin du janaria prestatu, garbitu, erosketak egin…); ezin da bakarrik bizi.
- Zailtasunak hitz egiteko orduan.
- Portaeran hainbat irregulartasun (bat-bateko agresibitatea, etxe guztian barrena zaintzailearen atzetik…).
- Aluzinazioak izateko aukera.
Sintoma aurreratuak:
- Jateko zailtasuna.
- Senide, lagun eta objektu ezagunak ez ezagutzea.
- Edozein gauza ulertu edo interpretatzeko zailtasuna.
- Denbora eta espazioaren guztiko nahasmendua.
- Mugitzeko arazo larriak izatea.
- Erabateko inkontinentzia bikoitza.
- Jende aurrean portaera desegokiak izatea.
- Gurpil-aulkian edo ohean egotera berhartuta egotea.
Diagnostikoa
Sintomek tratamendu errazagoa duen beste kausa bat izateko aukera baztertu daitekeelako.
Familiako kideei, lagunei eta baita gaixoari ere, etorkizuneko planak egite ahalbidetzen dielako.
Gaixoari zainketa eta tratamendu egokiagoak eman daitezkeelako. Batez ere, egungo tratamendu farmakologikoak sendatzen ez dutela kontuan hartuta; gaixotasunaren garapena mantsotu besterik ez dute egiten.
Diagnostikoa egiteko bitarteko guztiz ziurra garuneko biopsia da. Hala ere, oso gutxitan egiten da; izan ere, beste teknika batzuen bidez oso diagnostiko hurbila eskura daiteke. Teknika horiek honakoak izan daitezke: neuroirudiaren deribazioak (garuneko OTA, garuneko erresonantzia magnetikoa, spect, pet), elektroentzefalograma, odol-analisiak eta, batez ere, elkarrizketa klinikoa.
Hainbar faktoreren arabera izaten da, bereziki zainketei latutakoak, baina biziraupen denbora hamabost urte ingurukoa izan ohi da.
Tratamendua
Gaur egun ez dago gaixotasunaren tratamendu farmakologiko sendagarririk. Aitzitik, gaixotasunaren egoera goiztiarra bada, Alzheimerraren progresioaren abiadura moteltzen duten tratamendu farmakologikoak eta ez-farmakologikoak daude.
Un paciente con este tipo de dolencia puede estar en su hogar hasta el último día de existencia; no existe necesidad de sacarlo de él. Todo depende de que tenga los cuidados necesarios: sanitarios, humanos y ambientales para que esté bien atendido.
Gaixotasuna bere osatasunean ezagutzen duen eta, halaber, gaixotasunaren mugak ezagutzen dituen edozein pertsona. Familia-medikua ezinbesteko profesionala da (betidanik ber gaixoen osasun-arazoak ezagutzen dituena). Eguneroko zaiketa espezialista hauek oso erabilgarriak dira: terapeuta okupazionala, fisiterapeuta, psikologoa, erizaina edo psikogeriatrikoko laguntzailea.