Diagnostiko Goiztiarra
Diagnostiko goiztiar batek tratamenduen eraginkortasun handiagoa ahalbidetu eta berma dezake. Tratamendu farmakologikoen eta ez-farmakologikoen batura, eragindako pertsona zaintzeko senideei emandako orientazioarekin eta zaintzailearen autozainketarekin batera, funtsezkoak dira eragindako pertsonaren autonomia mantentzeko eta luzatzeko eta, beraz, bizi-kalitate handiagoa izateko.
Alerta seinaleak: Noiz joan medikuarengana
Ondoren azaltzen diren sintomak modu jarraian eta ageriko arrazoi fisikorik gabe ikusiz gero, medikuarengana jo behar da:
- Memoria-arazoak hitzorduak, elkarrizketak, gertakari berriak, objektoen kokapena gogoratzeko. Nolabaiteko garrantzia duten ahanztura, errepikakorrak, eguneroko jarduerak egiteko gaitasunean eragiten dutenak. Oroimen-galeraren pertzepzio subjektiboari garrantzia ematea.
- Despeisteak ohiko lekuetan. Egoera normal batean gidatzeko arazoak edukitzea, adibidez.
- Desorientazioa denboran, batez ere dara esanguratsuak (urtebetetzeak, urteurrenak) eta urtaroak ahaztea.
- Kalkulu aritmetikoko erroreak agertzea, eta aurretik gertatu ez diren ortografien-faltak agertzea.
- Hitz aproposa aurkitzeko zailtasuna eta errepikapenak. Adibidez, hainbat solaskideekin hitz egiteko zailtasuna.
- Izaera eta umore aldaketak, ageriko arrazoirik gabe. Jokabide pasiboa, ausentea, apatikoa, suminkorra edo desegokia.
- Loaren nahasmenduak: gauez, urdurintasuna; egunez, logura.
- Eguneroko laneko edo etxeko lanak egiteko trebetasuna gutxitzea, eta, beraz, pertsonaren errendimendua eta eraginkortasuna gutxitzea alderdi guztietan, baina batez ere maila intelektualean.
- Egokitzeko gaitasuna gutxitzea familiako, gizarteko eta laneko arlo guztietan.
- Erraz argitzen diren arazoak konpotzeko zailtasuna, hala nola bidaiak planifikatzea, gastuak egokitzea edo tresna berriak erabiltzen ikastea. Urrats jarraituak eta koordinatuak eskatzen dituzten zereginak egiteko zailtasuna.
- Sintoma konduktualak edo psikikoak agertzea: antsietatea, depresioa, eldarnioak, sentsopertzepzio-nahasmenduak, deanbulazioak, suminkortasuna, agresibitatea, etab.
- Aldaketa kognitiboen agerpena: goi-funtzioen alterazioak, hala nola oroimena, lenguaia, kalkulua, mugimendu-trebetasunak edo judizio- eta abstrakzio-gaitasuna, orientazio tenpoespaziala, etab.