2024.03.05
“Dementziak: ezagutzen dituzu?” hitzaldia martxoaren 11an Arrasaten
Zaintzaileen lanari balioa emateko eta herritarrak alzheimer gaixotasunaren inguruan kontzientziatzeko, Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkarteak (AFAGI) “Dementzia: ezagutzen dituzu?” hitzaldia antolatu du astelehenerako, martxoak 11, 17:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, Arrasaten.
Asteleheneko hitzaldian, doakoa eta herritar guztiei zuzendua, AFAGIko psikologoak dementziak eta horien ezaugarriak, nola komunikatu dementzia duen pertsona batekin eta jarduteko jarraibideak, eta gaixotasunak gaixoaren ingurune hurbilean duen eragina azalduko ditu.
Hitzaldia gazteleraz izango da.