2022.02.08

Azken plazak AFAGIk Gipuzkoako eskualdeetan ematen dituen Estimulazio Kogtiniboko Tailerretan

  • Narriadura kognitibo arina, Alzheimerra edo hasierako fasean dauden beste dementzia batzuk dituzten pertsonentzako tailerrak Arrasaten, Eibarren, Errenterian, Irunen, Tolosan eta Donostian

  • Interesdunek, izena eman aurretik, elkarteko profesionalekin hitzordua eskatu behar dute afagi@afagi.eus helbidera idatziz edo 943 297 118 telefonora deituz

Gipuzkoako Senideen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkarteak (AFAGI) Gipuzkoako eskualdeetan ematen duen estimulazio kognitiboko tailerreko azken plazak eskuragarri daudela jakinarazi du. Tailerra narriadura kognitibo arina, Alzheimer gaixotasuna edo hasierako fasean dauden beste dementzia batzuk dituzten pertsonei zuzenduta dago. Gaur egun, Irunen (Bidasoaldea), Arrasaten (Debagoiena), Donostian (Donostialdea), Eibarren (Debabarrena), Tolosan (Tolosaldea) eta Errenterian (Oarsoaldea) daude plazak.

Tailerren helburua Alzheimerra edo beste dementziaren bat duen pertsonaren bizi kalitatea hobetu eta narriaduraren ibilbidea moteltzea da. Estimulazio kognitiboak gaitasun funtzionalari mesede egiten dio eta autonomía sustatzen laguntzen du erlazio pertsonalak aberastuz, bakartze soziala ekidinez.

Horrez gain, Tailerrean, funtzio kognitiboak (oroimena, lengoaia, arreta, orientazioa…), eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (garbiketa pertsonala, elikadura…), jarduera instrumentalak (diruaren erabilera, telefonoaren erabilera…) eta gizarte-harremanak indartzeko eta mantentzeko ekintzak egingo dira.

Tailerrak uztailera arte iraungo du. Astean bi egunetan ematen dira eskualde bakoitzean, eta hiru ordukoa da, ordu eta erdi eguneko. Parte hartu nahi duten pertsonak AFAGIko talde profesionalak baloratu beharko ditu aldez aurretik. Beraz, ahalik eta lasterren hitzordua hartzeko eskatzen zaie, afagi@afagi.eus idatziz edo 943 297 118 telefonora deituz.

Facebook
Twitter
Instagram
YouTube