2022.09.21

AFAGIk Alzheimerraren fase guztietan jarduteko beharra aldarrikatu du

‘Alzheimerraren ibilbidean jarduten dugu’ lelopean, elkarteak gaixotasuna ikusarazi nahi du, eta Gipuzkoan 13.000 pertsonari eragiten dien gaitzaren aurrean zeharkako politikak sortzeko beharra nabermendu du

Gaur, Irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da, eta Afagik, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten senide, lagun eta pertsonen Gipuzkoako elkarteak, Alzheimerra duten pertsonek eta haien senide eta zaintzaileek bizi duten egoera ikusarazteko urteroko kanpaina berreskuratu du. Irailaren 15etik 28ra bitartean, Gipuzkoa osoan zehar banatutako hitzaldi eta informazio-mahaien bidez, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten familia eta pertsonengana hurbilduko dira eta, aldi berean, gizartea kontzientziatzen eta sentsibilizatzen jarraituko dute. Ekitaldi nagusia irailaren 24an izango da, 12:00etan Donostian, IX. Giza kate solidarioa egingo baita. 

Koldo Aulestiak eta Iñaki Olaldek, AFAGIko ordezkariak, Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen munduan esku hartzen duten eragileek konpromiso aktiboa hartzeko deia egin du, hari “modu integralean heltzeko” bidean progresiboki aurrera egingo duen elkarreragina bultzatzeko, lau ardatzetan oinarrituta: zerbitzu soziosanitarioak, prestakuntza, ikerketa biologikoa eta soziala, eta alderdi juridiko zein ekonomikoak.

Giza-katea, informazio mahaiak eta hitzaldiak

  • Mahai-informatiboak: irailak  (Eibar), irailak 23 (Mutriku) eta irailak 24 (Arrasate, Elgoibar eta Donostia).
  • Irailaren 22an, hitzaldia: “Dementzia. Ezagutzen dituzu?” Elgoibarko Kulturetxean arratsaldeko 15:30ean.
  • Irailaren 28an, informazio hitzaldia: “Estimulazio Kognitiboko Tailerrak” Hondarribiako Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan.
  •  IX. Giza-Kate Solidarioa irailaren 24an Donostiako La Kontxan. Ordua: 12:00etatik 12:30ra. 
 Informazio gehiago hemen.