2025.11.19
AFAGIk azaroaren 26an Zarautzen egingo den notario-botereei buruzko hitzaldira gonbidatzen zaituzte

Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkartea (AFAGI) “Zainketak planifikatu eta erabakiak partekatu” hitzadi-zikloan parte hartuko du datorren azaroaren 26an, Zarauzko Udalak bultzatutako jardueren esparruan.
Ziklo hau azaoan egingo da, Antoniano Aretoan, 18:00etan, eta bere helburua informazioa eta tresnak eskaintzea da pertsonei eta familiei zainketak modu kontzientean, partekatuan eta etorkizuneko ikuspegiarekin planifikatzen laguntzeko.
Oraingo honetan, Maria Lourdes Labaca EHU Zuzenbide irakasleak emango du “Prebentziozko notario-ahalordeak, izatezko zaintza eta kuratela” izenburuko hitzaldia, gaztelaniaz.
AFAGI elkartetik bazkide guztiak gonbidatzen ditugu hitzaldi honetara joan daitezen, zainketen ezagutza eta prebentzioa sustatzera bideratutako programa baten parte baita. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Zarauzko Udalera 934 00 51 00 telefonora.
