Zer gara
Gipuzkoako Senitartekoen, Laguneneta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten Pertsonen Elkartea (AFAGI) erakunde pribatua da, eta Alzheimer gaixotasuna do beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
AFAGI 1991n sortu zen, Gipuzkoan bizi diren eta gaixotasun hau duten familien bozeramaile eta defendatzaile izateko asmoz. Elkartearen presentzia eta hazkundea gaur arte lagundu dioten senide eta profesionales entregaren emaitza da.
Besteak beste, AFAGI arduratzen da kideen jarduerak koordinatzeaz. Era berean, dementzia horren eraginpean dauden familien eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeako proiektuak gauzatzen ditu.
Gure leloa hau da: “Alzheimerraren aurrean ez zaude bakarrik”. AFAGIren benetako funtsa laburbiltzen duen lan-filosofia da, eta edozein pertsonak gure laguntza behar duen guztietan hedatzea eta irautea nahi dugu.
Gure eginkizunak
- Gipuzkoako eskualde guztietan, Alzheimer gaixotasuna eta bestelako dementzia batzuk dituzten senideei informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzea gaixotasunaren prozesu osoan zehar, Alzheimerra duten gaixoen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin
- Alzheimerra duten pertsonen senideei aholkoa ematen diegu gaixotasunaren alderdi orokorrei buruz.
- Gaixotasunaren diagnostiko posibleari eta terapiei buruzko informazio guztia sustatzen eta zabaltzen dugu, asistentzia egokia errazteko helburuarekin.
- Alzheimerraren eraginari, eboluzio terapeutikoari eta balizko kausei buruz ikerketak sustatzen ditugu.
- Gaixotasunaren ikerketaz arduratzen diren erakunde eta elkarteekin behar diren harremanak ditugu, gai honen inguruan sor daitezkeen aurrerapen zientifikoen berri izan dezagun, eta modu horretan, gaixoen senitartekoei informazioa eman diezaiegun.
- Administrazio publikoekin harremanetan jartzen gara eta lankidetza-hitzarmenak egiten ditugu gaixoei laguntza eta zerbitzuak ematearekin lotuta.
Zer egiten dugu
- Senitarteko zaintzaileei Alzheimerra duten pertsonekin bizitzen lagundu.
- Gaixoaren eta haren zaintzailearen bizi-kalitatea hobetu.
- Senideen arteko laguntza erraztu.
- Alderdi soziosanitarioei, psikologikoei eta legalei buruz informatzea, orientatzea eta aholkatzea.
- Gaixotasuna duen pertsonaren arreta osoaren alde borrokatu.
- Eragindako senideen beharrei erantzuteko baliabide soziosanitarioak sustatu.
- Gaixotasuna duen pertsonaren eta euren senideen interesak ordezkatu eta defendatu.