Izan zaitez boluntario
AFAGIn Boluntariotza Programa bat daukagu, beraz boluntarioen ezinbesteko elkarlana izaten dugu. Euren interes eta gaitasunen arabera, bi “frontetan” laguntza ematen digute:
- Senide zaintzaileei laguntza “zuzena” eman (esaterako, pertsona gaixoa laguntzea), zaintzaileek atseden har dezaten edo euren jarduerak egin ditzaten. Horrela, gaixoen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute.
- Laguntza praktikoaren bidez, administrazio lanetan edo/eta AFAGIk burutzen dituen ekitaldietan.
AFAGIko boluntarioaren profila: Gure boluntarioak laguntzaile sentitu nahi duten eta askatasun osoz euren denboraren zati bat besteen aldeko jarduetara erabiltzeko konpromisoa hartzen duten pertsonak dira. Talde honekin bereziki sensibilizatuak dauden boluntarioak dira.