Estimulazio Kognitiboa
Estimulazio Kognitiboak ditugun ahalmen kognitiboak sustatzen eta mantentzen dituen ekintzak biltzen ditu. Arreta, memoria, hizkuntza eta funtzio ejekutiboak, beste prozesuen artean, estimulazio kognitibo teknika edo programekin estimulatu eta indartu daitezkeen prozesuak dira.
Egiaztatu da estimulazio egoki batek Alzheimerra duen pertsonaren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen duela. Frustazio sentimendua pertsona horrek oraindik dituen ahalmenetan lan eginez sahiesten da. Hau guztia, bai portaera (orokorrean) baita gogo-aldartea hobetzea lortzen du ere, gaixoaren autoestimua eta eraginkortasuna hobetzen delako.
Helburuak
- Dituzten funtzio kognitiboak estimulatu.
- Pertsonen arteko erlazioak aberastu, bakardadea sahiesteko.
- Gaitasun funtzionala landu, beraien autonomia ahalik eta gehien luzatzeko.
Ekintzak
- Funtzio Kognitiboak: oroimena, hizkuntza, arreta, orientazioa...
- Eguneroko jarduerak: garbiketa pertsonala, elikadura, jaztea...
- Jarduera instrumentalak: diruaren erabilera, telefonoaren erabilera, laguntza eskatzea...
Astean ordu eta erdiko bi sesio. 10 partaide sesio bakoitzan. Tailer hauek Irunen, Eibarren, Arrasaten, Donostian, Oñatin, Ordizian, Errenterian, Tolosan eta Zarautzen ematen dira.
Jasotzaileak: Alzheimerra, galera kognitibo arina edo beste dementzia sindrome bat hasiera fasean duten pertsona diagnostikatuak.
AFAGIrekin kontaktuan jarri: 943 297 118 / afagi@afagi.eus