Arreta Psikosoziala
Arreta Psikosoziala AFAGIk informazioa, laguntza eta aholkua eskatzera etortzen diren pertsona guztiei eskaintzen dien arreta partikularra eta pertsonalizatua da. Arreta pertsonalizatu honetan hainbat alderdi kontutan hartzen dira:
- Familia bakoitzaren errealitate berezia.
- Gaixotasuna baino lehen zeuden harremanak.
- Nola egiten diete aurre egoera traumatikoei: honako dignostiko bat jasotzean edo portaera nahasiak duen Alzheimerdun pertsona batekin bizitzean.
- Familia bakoitzak bere esku duen gizarte-lagutzak.
- Dituzten baliabideak.
- Inplikazio emozionala.
- Konfidentzialtasuna.
Zerbitzu hau Donostiako Egoitza Nagusian eskaintzen da, baita eskualdeetako ordizkaritzetan ere: Arrasate, Eibar, Irun, Oñati, Ordizia, Tolosa eta Zarautz.
Helburuak
- Egoera pertsonalak baloratu, dituzten beharrak identifikatu eta ondoren parte hartu.
- Gaixotasunari dagokion gai guztiei buruz berri eman.
- Dituzten baliabideen informazioa eman.
- Bakoitzaren zaintzaren garrantzian sentsibilizatu.
- Gaixoaren maneiuan, lege kontuetan eta erabaki-hartze kontuetan aholkatu.
- Gaixoaren zaintzaren prozesuan familiei lagundu.
Jasotzaileak: Alzheimerdun edo beste dementziadun pertsonak, senitartekoak eta lagunak.
AFAGIrekin kontaktuan jarri: 943 297 118 / afagi@afagi.eus