ZAINTZEN

Estas aquí Home » ZAINTZEN

Programa:

Alzheimerdun eta bestelako dementziadun zaintzaileentzako Formakuntza  integrala Gipuzkoan eta Lea-Artibai amankomunitatean (Bizkaia).

Proiektuaren helburu orokorra:

Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen eta beraien zaintzaileen bizi kalitatea hobetzea dementziadun pertsona bat zaintzea erabaki duen pertsonaren betebeharretan formakuntza sartuz, pausu hau ematea bultzatu duen arrazoia (lotura familiarra, konpromezu boluntarioa,…) kontutan hartu gabe.

Sarrera:

Familien barruan, Alzheimerra eta bestelako dementzia duen norbait zaintzea berea egiten duten pertsonak ia inoiz ez daude zaintza horretarako prestatutak, ez emozionalki ezta ezaguera eta trebetasunari dagokionez.

Zabaltzen duten maitasuna eta gidatzen diran sena inolaz ere ez dira nahikoak gaixorik dauden pertsonak behar duten arretarako.

Zaintzaileek berez duten estresa areagotu egiten da zalantzak, erruduntasun sentimenduak, neke fisikoa eta lur-jotzea sortzen direnean.

Egoera hauek norberaren zaintza aukera bezala duen formakuntza integral prozesu batek arindu ditzake bakarrik.

Zenbat eta behar den bezala prestatuta dauden pertsona gehiago egon narriadura kognitiboari laguntzeko prest, lortzen diren ondoreak biderkatu egiten dira zuzenean ukituak dauden personen eta haien senitartekoen eta lagunen bizi kalitatea hobetzeko.

Formakuntza Moduluak:

ZAINTZEN Programa lau Formakuntza Moduluz dago osatuta:

ZAINTZEN 2

2 Orduko Presentzialeko Modulua –  2 orduko Jardunaldi 1.

Gaiak:

  • Zer da Alzheimerra
  • Zer dira Dementziak?
  • Alzheimerraren aurrerapenak

ZAINTZEN 6

2 orduko presentzialeko Modulua – 2 orduko 3 Jardunaldi.

Gaiak:

  • Zer da Alzheimerra
  • Zer dira Dementziak?
  • Alzheimerraren aurrerapenak
  • Dementziak eta familia: Komunikazioa Dementzia duten pertsonekin. Nola jokatu portaera nahasketak daudenean.
  • Zaintzaileen zaintza antolatzen
  • Baliabide sozioasistentzialak

ZAINTZEN 10

10 orduko presentzialeko Modulua – 2 orduko 5 Jardunaldi.

Gaiak:

  • Zer da Alzheimerra
  • Zer dira Dementziak?
  • Alzheimerraren aurrerapenak
  • Dementziak eta familia: Komunikazioa Dementzia duten pertsonekin. Nola jokatu portaera nahasketak daudenean.
  • Psikoestimulazioa eta Terapia Osagarriak.
  • Zaintzaileen zaintza antolatzen
  • Baliabide sozioasistentzialak
  • Erabakiak hartzea: Alderdi Legalak eta Finantzarioak.
  • Elikaduraren garrantzia.
  • Osasun zaintzak gaixotasunaren fase desberdinetan.

ZAINTZEN 20

20 orduko presentzialeko Modulua – 2 orduko 10 jardunaldi.

Gaiak:

  • Zer da Alzheimerra
  • Zer dira Dementziak?
  • Alzheimerraren aurrerapenak
  • Dementziak eta familia: Komunikazioa Dementzia duten pertsonekin. Nola jokatu portaera nahasketak daudenean.
  • Psikoestimulazioa eta Terapia Osagarriak.
  • Zaintzaileen zaintza antolatzen
  • Baliabide sozioasistentzialak
  • Erabakiak hartzea: Alderdi Legalak eta Finantzarioak.
  • Elikaduraren garrantzia.
  • Osasun zaintzak gaixotasunaren fase desberdinetan.
  • Jarrera-tratamendua eta laguntza teknikoak.
  • Erlaxazio teknikak zaintzaileentzat
  • Mahai ingurua: Senitarteko zaintzaileen esperientzia, testigantza eta bizipenak.