Zer da?

Estas aquí Home » Zer da?

Alois Alzheimer neurologo alemaniarrak (1864-1915) izena eman zion gaixotasunari. 1906. urtean, ustez buruko gaixotasun “arraro” baten ondorioz hil zen emakume baten garun-ehunean ohiz kanpoko aldaketak antzeman zituen. Gaur egun, aldaketa horiek Alzheimer gaixotasunaren seinaletzat jotzen dira.

Garuneko zelulen (neuronak) endekapenezko gaixotasuna da, progresiboa eta oraindik jatorri ezezagunekoa. Gaixotasunaren ezaugarri nagusia sintomak mantso agertzea da, eta urteetan zehar eboluzionatuz joaten dira.

Alzheimer gaixotasuna gaur egun gehien diagnostikatzen den dementzia da.

Alzheimerraren ezaugarri orokor batzuk

  • Endekapenezko gaixotasun neurologikoa (garuneko zelulena -neuronak-), izaera progresiboa duena, kronikoa eta jatorri ezezagunekoa.
  • Aurrera mantso egiten du.
  • Oroimen arazoekin hasi eta garunaren kalte larriarekin amaitzen da.
  • Pertsonaren arabera, bilakaera desberdina da.

Zer gertatzen da alzheimerra duen pertsona baten garunean?

Oroimena eta pentsamendua kontrolatzen duten neuronek okerrera egiten dute, eta euren artean mezuak pasatzeari uzten diote.

Garunaren azala (funtzio intelektualen jatorri nagusia) atrofiatu egiten da, uzkurtu egiten da eta garunaren erdian espazioak handitu egiten dira -ondorioz, azalera murriztu egiten da-.

Halaber, lesio neuropatologikoak garatzen dira: ZAHARTZAROKO PLAKAK eta ZUNTZEZKO HARIL NEUROLOGIKOAK (garuneko ehunaren degenerazioak).