Komunikazioa
Alzheimerra edo beste dementzia bat duen pertsonak ez du ondo ulertzen esaten dioguna, eta ezin du ondo hitz egin; baina hala ere komunikatu gaitezke berarekin, honako arau hauek jarraitzen baditugu:
- Ikus-kontaktua mantendu beti.
- Erantzuteko denbora eman.
- Ez saiatu arrazoitzen.
- Ez hitz egin inoiz berari buruz aurrean egongo ez balitz bezala.
- Estutasuna txikiagotzeko, jarraian egingo diren ekintzetaz berri eman.
- Lasai mantendu beti, ohizkoa den baino irripartsu eta txeratsuago.
- Hitzezkoa ez den komunikazioa erabili.
- Denboran eta espazioan orientatu eta identifikatu.
- Hitz egin altu, garbi eta esaldi motz eta argiak erabiliz. Ez hitz egin umeak izango balira bezala, zeren eta ez dira.