Diagnostiko Goiztiarra

Estas aquí Home » Diagnostiko Goiztiarra

Diagnostiko goiztiar batek tratamenduen eraginkortasuna bermatu dezake. Tratamendu farmakologiko eta ez farmakologikoak eta senitartekoeri gaixorik dagoen pertsonaren eta zaintzailearen zaintza nolakoa izan behar den ematen zaizkien aholkuak funtsezkoak dira gaixorik dagoen pertsonaren autonomia luzatzeko eta beraz, bizitza kalitate hobeago edukitzeko.

Alerta seinaleak: Noiz joan medikura

Ondoren azaltzen diren sintomak itxurazko kausa fisikorik gabe jarraian azaltzen badira, medikura jo behar da:

  • Hitz-orduak gogoratzeko memoria arazoak,  elkarrizketak, gertaera berriak, gauzen kokapena. Nolabaiteko garrantzia duten ahazturak, errepikakorrak, eguneroko ekintzak egiteko almena galerazten dutenak.
  • Ohiko lekuetan nahastu. Egoera normal batean gidatzeko arazoak eduki adibidez.
  • Denboran desorientazioa, orokorrean daten ez jakintasuna edo data garrantzitsuen ahaztura ( urte betetze egunak, urtemugak…) eta urte- sasoien ahaztura ere.
  • Kalkulu aritmetikoetan akatsen agerpenak, idazkeran lehen agertzen ez ziren ortografia akatsak.
  • Hitz aproposa aurkitzeko zailtasuna eta errepikatzeak. Hainbat solaskideekin elkarrizketa bat edukitzeko zailtasuna.
  • Izaeran eta umorean aldaketak itxurazko kausarik gabe. Portaera pasiboa, galdua, geldoa, suminkorra, mesfidatia edo desegokia.
  • Loaldian desorekak gauez urduritasuna eta egunez logura.
  • Trebetasunaren gutxitzea eguneroko gauzak, etxekoak edo lanekoak egiteko, beraz, pertsonaren alde guztien etekinen eta eraginkortasunaren gutxitzea, baina batez ere intelektual mailan.
  • Moldatzeko gaitasunaren gutxitzea, alde guztietan, familian, gizartean eta lanean.
  • Erraz konpontzen diren arazoak argitzeko zailtasuna, bidaiak antolatu, gastuak egokitu, tresna berriak erabiltzen ikasi. Jarraiako eta koordinatutako pausoak eskatzen duten lanak egiteko zailtasuna.
  • Portaerarekin eta alde psikologikoekin zer ikusia duten sintomen agerpena: estutasuna, depresioa, eldarnioak, sensoperzepzioan gora beherak, nora ezean ibili, suminkortasuna, oldakortasuna, etab.
  • Aldaketa kognitiboen agerpena:  goi eginkizunetan aldaketak, memoria, lenguaia, kalkulua, trebetasun motorrak, adimen eta abstrakzio almena, denbora eta espazio orientazioa, etab.