AFAGI

Estas aquí Home » AFAGI

Zer gara

Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen  Elkartea (AFAGI) izaera pribatua duen erakundea da, eta Alzheimer gaixotasuna edo bestelako dementziaren bat duten gaixoen eta euren senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

AFAGI 1991n sortu zen, gaixotasun honek eragindako familia gipuzkoarren bozeramaile eta defendatzaile bilakatzeko xedearekin. Sorrera unetik gaur egunera arte Elkartearekin lanean aritu diren senide eta profesionalak buru-belarri aritzearen ondorioz sortu eta hazi da elkartea.

Beste hainbat zereginen artean, AFAGI bere kideen jarduerak koordinatzeaz arduratzen da. Halaber, dementzia honek eragindako guztien -senide eta gaixoen- bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko proiektuak burutzen ditu.

Alzheimerraren aurrean, ez zaude bakarrik”. Lelo zuzena, lanerako filosofia bat, AFAGIren benetako izaera laburbiltzen duena. Eta lelo hori zabaldu eta iraun dezan nahi dugu, edozein pertsonak gure laguntza behar duen guztietan.

Gure eginkizunak

  • Gipuzkoako eskualde guztietan, Alzheimer gaixotasunak eta bestelako dementziek eragindako senideei informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaini gaixotasunaren prozesu osoan barrena, Alzheimerdun gaixoen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
  • Gaixoen senitartekoei aholkua eman, gaixotasunaren alderdi orokor guztiei buruzkoa.
  • Hedabideetan gaixotasun honen balizko diagnostikoari eta bere terapiari buruzko guztia sustatzen eta hedatu, arreta egokia laguntze aldera.
  • Alzheimerraren eragina, bilakaera terapeutikoa eta balizko kausei buruzko azterketak bultza.
  • Gaixotasunaren ikerketaz arduratzen diren erakunde eta elkarteekin behar diren harremanak ditugu, gai honen inguruan sor daitezkeen aurrerapen zientifikoen berri izan dezagun, eta modu horretan, gaixoen senitartekoei informazioa eman diezaiegun.
  • Gaixoen arreta eta zerbitzuak emateari lotutako Administrazio Publikoekin harremanak ditugu eta lankidetza-hitzarmenak burutu.

Helburuak

  • Senide-zaintzaileei Alzheimerdun gaixoarekin ahalik eta hobekien bizitzen laguntzea.
  • Gaixoaren eta bere zaintzailearen bizitza hobetzea.
  • Senideen arteko laguntza erraztea.
  • Senideei alderdi soziosanitarioei, psikologikoei, legalei… buruzko informazioa ematea, orientatzea eta aholkua ematea.
  • Gaixoaren arreta osoaren alde borrokatzea.
  • Eragindako senideen beharrei erantzuteko baliabide soziosanitarioak sustatzea.
  • Iritzi publikoa eta erakundeak gaixotasunaren eta bere zainketaren inguruan sentsibilizatzea.
  • Gaixoen eta euren senideen interesak ordezkatu eta defendatzea.