Zer da?

Estas aquí Home » Dementzia » Zer da?

Alzheimerren gaixotasuna definitu aurretik, dementzia bat zer den zehaztu beharra dago. Dementzia terminoak esanahi ezberdinak hartu ditu mendeetan zehar. Latinetik eratorria ( “de”, norberaren eta “mens”, inteligentzia), historiak Esquiroli egotzi dio adimen-atzeratasun eta dementziaren arteko ezberdintasunaren zehaztapena. Iragan mendearen hasiera aldera adimen, oroitzapen eta ulermen ahalmenei eragiten zien sindrome orokor moduan definitu ziren koadro hauek. Kontzeptu zabal hau barreiatu eta terminologia psikiatrikoak bere egin zuen, 1856. urtean, Morelek dementzia goiztiarra deskribatu zuenean neurri batean mugatu zen arte.

Egungo definizioak

Mediku-taldeak ahalmen intelektualaren desoreka duten gaixoak deskribatzeko erabili ohi du dementzia terminoa. Garrantzitsua da  dementzia zahartze prozesuaren ohiko desoreka ez dela nabarmentzea. Ezohiko patologia-prozesuek eragiten dituzte dementzia desorekak eta pertsona gazte zein adinekoei eragin diezaieke.

Espainiako Errege Akademiak ematen duen dementziaren definizioa “zoramen, adimen nahasmendu” da. Medikuntza eta Psikologia adieran honela definitu da: Jokabide desoreka larria eragiten duen adimen gaitasunaren mailakako narriadura , eta atzeraezina. Honela, adimen-funtzio multzoaren mailakako narriadura ( memoria, arreta, adimena eta arrazoibide gaitasuna ) eta ondoriozko jokabide desorekak azaltzeko aplikatzen da dementzia terminoa.