Motak

Estas aquí Home » Dementzia » Motak

Alzheimer gaixotasuna dementzia mota ohizkoena da, baina badaude beste batzuk. Dementzia sailkapen asko daude, ondoren ohizkoenak aipatzen dira:

  • Alzheimer gaixotasuna: Dementzia mota ohizkoena da. Hasiera batean memoria ukitzen du, eta gero gaixotasuna aurrera doa, gaitasun kognitiboak ukituz, arrazoiketa, hizkera, mugimenduak…
  • Dementzia baskularra: Dementzia mota hau askotan garun-isuri baten ondorioz sortutakoa izaten da. Hau gertatzen denean, burmuinaren toki txiki batzuk betirako mindutak geratzen dira. Dementzia baskularra bat batean agertzen da eta sintomak bur muinean ukituta geratzen den tokiaren araberakoak dira.
  • “Cuerpos de Lewy” dementzia:  Cuerpos de Lewy dementziaren ezaugarri kliniko nagusienak hauek dira: buruko narriadura, aldatzen joan daitekeen parkinson sintomak, ezaugarri psikotikoak, ikus-haluzinazioak, arreta eta konzentrazioa ukitzen dituen alde kognitiboetan aldaketak.
  • Fronto-temporal dementzia:  Dementzia fronto-tenporala ( lobular endekapen frontotenporala ) gutxitan ematen diren nahaste desberdinak biltzen dituen hitz generiko bat da, aurreko eta aldeetako lobuloak batez ere ukitzen ditu, bur-muinaren toki hauek izakerarekin, portaerarekin eta lengoaiarekin daude lotutak.  Lobulo hauek atrofiatu, txikitu eta batzutan puskaten dira, agertzen da eta sintomak bur muinean ukituta geratzen den tokiaren araberakoak dira. 

Diagnostiko bereizgarri bat egitea zaila dela jakinda, azterketa mediku zehatz bat egitea gomendagarria da, honela pertsona horrek dituen sintoma eta ezaugarriak identifikatu ahal izango dira, eta ondorioz tratamendu pertsonalizatu bat jarri.