Gure Eginkizuna
Estas aquí Home » AFAGI » Gure Eginkizuna
Alzheimerra eta beste dementzia duten gaixoen eta senitarteko zaintzaileen bizitza kalitatearen defentsa.
- Gipuzkoako eskualde guztietan, Alzheimer gaixotasunak eta bestelako dementziek eragindako senideei informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu gaixotasunaren prozesu osoan barrena, Alzheimerdun gaixoen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
- Gaixoen senitartekoei aholkua ematen diegu, gaixotasunaren alderdi orokor guztiei buruzkoa.
- Hedabideetan gaixotasun honen balizko diagnostikoari eta bere terapiari buruzko guztia sustatzen eta hedatzen dugu, arreta egokia laguntze aldera.
- Alzheimerraren eragina, bilakaera terapeutikoa eta balizko kausei buruzko azterketak bultzatzen ditugu.
- Gaixotasunaren ikerketaz arduratzen diren erakunde eta elkarteekin behar diren harremanak ditugu, gai honen inguruan sor daitezkeen aurrerapen zientifikoen berri izan dezagun, eta modu horretan, gaixoen senitartekoei informazioa eman diezaiegun.
- Gaixoen arreta eta zerbitzuak emateari lotutako Administrazio Publikoekin harremanak ditugu eta lankidetza-hitzarmenak burutzen ditugu.
Esta web utiliza cookies para obtener datos estadísticos de navegación y para prestar los servicios o finalidades solicitadas por los usuarios.EntendidoMás info