Datu-tratamendua

Estas aquí Home » Datu-tratamendua

DATUAK TRATATZEARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

 Zein da zure datuen arduraduna?

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak AFAGI GIPUZKOAKO SENITARTEKOEN, LAGUNEN ETA ALZHEIMERRA EDO BESTE DEMENTZIAREN BAT DUTEN PERTSONEN ELKARTEAK –G20393450 IFK duenak eta helbide hau duenak: RESURRECCION MARIA DE AZCUE 32, BEHEA, 20018, DONOSTIA (Gipuzkoa)– tratatuko dituela.

Zer eskubide duzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak eskubidea du bere datuetan sartzea, datuak zuzentzea eta ezabatzea, tratamendua mugatzea eta datuen aurka agertzea eskatzeko edo datuen eramangarritasunerako eskubidea baliatzeko, gure bulegoen helbidera idatziz, edota mezu elektroniko bat bidaliz marisa@afagi.org helbidera, baliatu nahi duen eskubidea adieraziz.

Halaber, baimena edozein unetan bertan behera uzteko eskubidea izango duzu. Baimena bertan behera uzteak ez du eraginpean hartuko baimen hori bertan behera utzi aurretik egindako tratamenduaren zilegitasuna.

Kontrol-agintaritzari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere izango duzu zure datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak urratuak izan direla uste baduzu.

 

HARREMANEI DAGOKIENEZ:

 Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datuak beharrezkoak dira harremanetarako datuak kudeatzeko jakinarazpenak egiteko, egindako kontsultei erantzuteko, hitzordua eskatzeko eta publizitatea bidaltzeko nahiz merkataritza-prospekziorako.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean gordeko dira.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legezko oinarria interesdunak harremanetarako datuak ematen dituenean ematen duen baimena da.

Zure datuak nori jakinaraziko zaizkio?

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharra dagoenean salbu.

 

ALZHEIMERRA DUTEN PERTSONEI ETA ZAINTZAILEEI DAGOKIENEZ:

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datu pertsonalak beharrezkoak zaizkigu eskatu duzun zerbitzua berme guztiekin zuri eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuak izango dira: Alzheimerra duten pertsonen datuak kudeatzeko baliabide soziosanitarioak, oporrak, estimulazio kognitiboko tailerrak, fisioterapia, eta abar eskatzeko,  eta Alzheimerra duten pertsonen zaintzaileen –informazioa eskatzera joaten direnen– datuen, pertsona horien arreta psikosozialaren, prestakuntzaren eta barne-buletinaren bidalketaren kudeaketa administratiboa egiteko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

interesdunak ezabatzea eskatzen ez duen bitartean eta/edo datuak biltegiratzea beharrezkoa egiten duen legezko aurreikuspena dagoen bitartean.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zerbitzuak emateko kontratua betetzea.

Zure datuak nori jakinaraziko zaizkio?

Aurreikusitako helburua betetzeko, honako hauei jakinarazi ahalko zaizkie zure datuak: Zerga Administrazioari; alor horretan eskumena duen Administrazio Publikoari; Gipuzkoako Foru Aldundiari estatistika-helburuekin.

 

BAZKIDEEI DAGOKIENEZ:

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datu pertsonalak beharrezkoak zaizkigu eskatu duzun zerbitzua berme guztiekin zuri eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuak izango dira: AFAGIko bazkideen administrazio-kudeaketa kuotak kobratzeko eta jakinarazpenak bidaltzeko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Kontratu-harremana amaitu arte gordeko dira emandako datu pertsonalak eta ondoren, legez eskatutako epeetan.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legezko oinarria gurekin sinatutako kontratua betearaztea da.

Zure datuak nori jakinaraziko zaizkio?

Aurreikusitako helburua betetzeko, honako hauei jakinarazi ahalko zaizkie zure datuak: Zerga Administrazioari; Bankuei, aurrezki-kutxei eta baserritarren kutxei; arlo horretan eskumena duen Administrazio Publikoari.

 

BOLUNTARIOEI DAGOKIENEZ:

 Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datu pertsonalak beharrezkoak zaizkigu eskatu duzun zerbitzua berme guztiekin zuri eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuak izango dira: Boluntarioen datuei buruzko kudeaketa administratiboa

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak gordeko dira datuak biltegiratzea beharrezkotzat egiten duen legezko aurreikuspena dagoen bitartean.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesdunaren baimena.

Zure datuak nori jakinaraziko zaizkio?

Aurreikusitako helburua betetzeko, honako hauei jakinarazi ahalko zaizkie zure datuak: Aseguru-erakundeei.