ESTIMULAZIO KOGNITIBOA

Estas aquí Home » ESTIMULAZIO KOGNITIBOA

Deskribapena:

Estimulazio Kognitiboak ditugun ahalmen kognitiboak suspertzen eta mantentzen dituen ekintzak biltzen ditu.  Arreta, memoria, lenguaia, funtzio ejekutiboak, beste buruko prozesuen artean, estimulazio kognitibo teknika edo programekin estimulatu eta indartu daitezkeeen prozesuak dira.

Egiaztatu da, ahalmen hauek behar diren bezala estimulatzen badira, Alzheimerra duen pertsonaren bizitza kalitatea hobeagoa izaten laguntzen duela. Garrantzitsuena da, pertsona horrek oraindik dituen ahalmenetan lana egiten denez, eta ez galdu dituenetan, frustazio sentimendua ez edukitzea lortzen dela. Guzti honek,  bai portaera (orokorrean) eta baita gogo-aldartea hobeagoa izatea lortzen du,gaixoaren autoestimua eta eraginkortasuna hobetu egiten delako.

AFAGIren Psikoestimulazio Kognitibo Programak ezaugarri hauek ditu:

Sesioak:

  • Astean bi sesio, 1,30 ordu bakoitza.
  • Narriadura kognitiboari egokituak.

Taldeak:

  • Murriztuak: 10 partaide

Non:

  • Bidasoa-Txingudi: IRUN
  • Buruntzaldea: DONOSTIA
  • Debabarrena: EIBAR
  • Donostia: AFAGI, EGOITZA NAGUSIA
  • Goierri: ORDIZIA
  • Oarsoaldea: ERRENTERIA
  • Urola-kosta: ZARAUTZ

Jasotzaileak:

Alzheimerra, galera kognitibo arina edo beste dementzia sindrome bat HASIERAKO FASEAN duten pertsonak.

Helburuak / Ekintzak:

Beste helburuen artean, honako hauek lortu nahi dira:

  • Dituzten funtzio kognitiboak estimulatu.
  • Pertsonen arteko erlazioak aberastu, bakardadea sahiesteko.
  • Gaitasun funtzionala landu, beraien autonomiaren mantenimendua ahalik eta gehien luzatzeko.

Beste batzuen artean, ekintza hauek egiten dira:

Honako funtzioak indartzeko eta mantentzeko ariketak:

  • Funtzio Kognitiboak: oroimena, lenguaia, arreta, orientazioa…
  • Eguneroko jarduerak: garbiketa pertsonala, elikadura, jaztea…
  • Jarduera instrumentalak: diruaren erabilera, telefonoaren erabilera, laguntza eskatzea…

Informazio gehiago eta eskaerak:

AFAGIrekin kontaktuan jarri: 943 297 118 / afagi@afagi.eus