Zaintzailearen Dekalogoa

Estas aquí Home » Zaintzailearen Dekalogoa

Ezinezkoa iruditzen bazaizu ere…Alzheimer gaixotasunarekin bizi daiteke eta zaintzaile zoriontsu bat izan! Zure esku dago.

FUNTSEZKO HAMAR AHOLKU:

1.   Behar den informazio guztia jaso; mediku profesionalen bidez, zure hiriko gizarte zerbitzuen bidez eta Senitartekoen Elkarteen bidez,  AFAGIren bidez,  iruditzen zaizuna baino gehiago lagunduko dizute.

2.    Gaixotasunari aurre egin egoera berri bat izango balitz bezala: ez ezkutatu! Orain, egungo egoera aztertzea tokatzen da, gure beharrak zehaztu eta hobe jasatzen lagunduko gaituzten aukerak ikusi.

3.   Zure buruarekin eta besteekin ere zintzoa izan, bereziki zure familiako beste kideekin. Zure kezkeri aurre egin eta beraiekin partekatu. Familia bilera periodikoak antolatu  eta zereginak banatu.

4.     Zure egoera berdina bizi duten pertsonekin kontaktuan jarri, asko dira berdina pasa dutenak eta pasatzen ari direnak, beraiekin hitz egitea lagunduko dizu, honela besteak erabili dituzten estrategiak ikasiko dituzu, eta baita ere ezezkoak diren emozioeri aurre egiten ere: bakardade sensazioa, erruduntasuna edo lotsa.

5.    Zure osasun fisiko eta psikikoarentzat mesedegarri den guztia erabili: zuretzako denbora atera, ejerzizioa egin, ondo elikatu, erlaxatzeko eta deskonektatzeko zure denbora hartu, eta ez galdu inoiz umore-sena.

6.    Saiatu lasaitasuna mantentzen, eta ikasi bereiztennola zen pertsona gaixotasuna sufritu baino lehen, orain eduki dezakeen jarrerarekin. Orain arraroa eta ezezaguna iruditzen zaizuna, gaixotasunaren ondorio da.

7. Aktore-on” batean bihurtu zaitez….baiezko komunikazio emozionala erabili (muxuak, laztanak, irribarrak) gaixotasunaren edozein fasean  giro atsegin eta baretu bat sortuz. Baliagarri sentitzen den lekuak sortu, gaixoaren autoestima indartzeko. Ez adierazi arrazoia duzula beti, dementziaren logika ez da osasunaz gozatzen dugun logika berdina. Gaixotasuna aurrera doan eran, gorputz lengoaia hitzak baino gehiago erabili. Utzi iezaiozu bere akatsetan  irteera airosak erabiltzen. Gustiz beharrezkoa ez bada, bere memoriaren edo beste gaitasunen galerak ez nabarmendu.

8.   Ez exijitu zure buruari beste batek egin ez dezakeena. Zaintzaile perfektua ez da esistitzen , zure emozioak onartu, batez ere nekea eta umore txarra, era berean aldatu behar diren alerta seinale bezala erabili. Ezezko sentimenduak sentitzeko eta akatsak egiteko eskubidea eman zeure buruari.

9.     Ez egin uko senitartekoak, bizilagunak edo/eta lagunak eskaintzen dizuten  laguntzari.

10. Ekintzak antolatu, bere afizioak eta interesak mantentzeko. Posible bada, aurreikusi daitezkeen arazoeri aurreratu, batez ere zuzenbideko eta legezko arazoetan.

Eta opari bezala….”zoriontsua izan, eta bizi ezazu minutu bakoitza azkena izango balitz bezala”