Zaintzailea zaintzen

Estas aquí Home » Zaintzailea zaintzen

Azheimera duen pertsona bat zaintzea oso lan zaila da eta sentimendu asko izaten dira tartean. Funtsezkoa da zaintzaileak sentimendu horiek aintzat hartu eta onartzea. Horrela, hobekiago jasan eta kontrolatu ahal izango ditu, bere beharrei arreta eskaintzeko oztopo izan ez daitezen -ezinbestekoa, gaixoaren beharrei arreta eskaini ahal izateko-.

Hauek dira zaintzailean kontutan hartu beharreko hainbat aholku:

  • Argi izan bere burua zaindu behar duela.
  • Ez isolatu. Ahal den neurrian, lagun eta senideekin harreman normala mantendu. Hainbat sentimenduri buruz (tristura, etsipena, mina, antsietatea, amorrua, haserrea…) konfiantzazko pertsonekin edo antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin hitz egiteko leku bat izatea.
  • Besteei laguntzen utzi. Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteen laguntza bilatu; izan ere, esperientziak partekatzeak horiek hobeto onartzen eta kontrolatzen laguntzen du.
  • Bizitzako plana egoera berriari egokitu. Egun bakoitza antolatu eta planifikatu.
  • Aldizka, pertsona gaixoa zaintzeko atsedenerako egunen bat hartu. Zaintzaileak atera nahi duenean, gaixoa zainduko duen ordezkoa bilatu (horri uko egin beharrean).
  • Umore-sena ez galdu eta norbera aseko duten jarduerak bilatu.
  • Beti gogoan izan gaixoaren portaera eta aldartea gaixotasunaren ondorio direla.
  • Senide gaixoaren iragana baloratu eta oroitu, egungo egoera onartu eta egunean zehar izan ditzakeen momentu onak aprobetxatu.
  • Norberak sinetsi gaixoa zaintzeko egin daitekeen guztia egiten ari dela.