AFAGIri lagundu

Estas aquí Home » AFAGIri lagundu

AFAGIn Boluntariotza Programa bat daukegu, ondorioz boluntarioen ezinbesteko elkarlana, eta euren interes eta gaitasunen arabera, bi “frontetan” laguntza ematen digute:

1.-Senide zaintzaileei laguntza “zuzena” eman (esaterako, pertsona gaixoa laguntzea), zaintzaileek atseden har dezaten edo euren jarduerak egin ditzaten. Horrela, gaixoen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute.

2.-Laguntza praktikoaren bidez, administrazio lanetan edo/eta AFAGIk burutzen dituen ekitaldietan.

Gure boluntarioak laguntzaile sentitu nahi duten eta askatasun osoz euren denboraren zati bat besteen aldeko jardueretan erabiltzeko konpromisoa hartzen duten pertsonak dira.

AFAGIKO BOLUNTARIOEN PROFILA

Hainbat ezaugarri betetzen dituen pertsona orok AFAGIrekin lan egin dezake; hain zuzen ere, Alzheimer gaixotasunaren ezaugarri zehatzekiko sentiberatasuna dutenak:

  • Motibazio pertsonala izatea.
  • Erantzukizuna izatea.
  • Enpatia izateko gaitasuna -beste baten lekuan jartzea.
  • Maitekorra eta irekia izatea.
  • Konfidentzialtasuna mantentzea.

AFAGIKO BOLUNTARIOEN KONPENTSAZIOAK

  • Asebetetze pertsonala eta lan garrantzitsu bat burutu eta pertsona gisa balio oso positiboa izateagatik gainerakoen aitorpena.
  • Bere funtzioak betetzeko orduan, informazioa, etengabeko prestakuntza eta aholkularitza jasotzea.
  • Erakundean modu aktiboan parte hartzea, Estatutuen arabera, programen diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan parte hartuz.
  • Dagozkion jarduerak betetzerakoan egindako gastuen dirua itzultzea (esaterako, garraioa).
  • Istripu-arriskuen aurka eta erantzukizun zibileko asegurua izatea -zuzenean ekintza boluntarioa betetzetik sor daitezkeenak.