AFAGI INFORMAZIO OHARRA

Denbora bat igaro ondoren eta gure jarduera eta zerbitzu presentzialak aldi baterako bertan behera utzi ondoren, prebentzio eta antolakuntza metodologia eta erantzukizunak finkatu ditugu laguntza-zerbitzurik onena eskaintzeko, osasuna eta segurtasuna zainduz.

Alzheimerdun edo bestelako dementziadun senitartekoentzako Laguntza Psikologikoa eta Arreta Psikosoziala eskeintzen jarraitzen dugu; Are gehiago kontutan hartuta familia ingurunean bizi dugun egoera dela eta zalantza, galdera eta ardura gehiago sortu daitezkeela.

AFAGIn eskaintzen dugun Arreta Psikosoziala banakakoa da eta gaixotasunaren inguruan sortu daitezkeen zalantza guztiei erantzuna ematen jarrraitzen dugu, gainera, COVID-19 krisiak eragindako egoera bereziari eraginkortasunez aurre egiteko tresnak eskaintzen ditugu

☎️943 297 118

Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 16:30ak arte

Ostiraletan 8:30etatik 14:00ak arte

📧afagi@afagi.eus

Kontsultak, hitzordu eskaera…

💻www.afagi.eus

Informazio orokorra.

Covid-19aren informazioa

Kontaktu azkarra.