DONOSTIA LAGUNKOIA - BIDEOKONFERENTZIAZ BILERA

AFAGI AGENDA 20/04/29

Antton Elosegik Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatu zuen bideokonferentziaz egin zen Donostia Lagunkoiaren bileran.

Donostia Lagunkoia Udalak sustatutako hiri plana da. Honen bitartez, hiriko bizitzaren esparru guztietan populazioaren zahartzeak planteatzen dituen erronketan arreta jarri nahi du. Planak, hiriaren lagunkoitasun maila hobetzea helburu duten hainbat proiektu eta jarduera jasotzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta, ondorioz, donostiar guztiona. Horretaz gain, komunitate parte hartze prozesuak ere sustatu nahi ditu, adineko pertsonek hiriko bizitzan parte hartzeko duten ahalmena txertatzeko.