Archivos mensuales:' January 2020

ACCESIT SARIA

AFAGI AGENDA 2020/01/15
Marisa Ortigosa, Koldo Aulestia eta Iker Arrue “Premio Accesit – Buenas Prácticas de Amigabilidad 2019” sariarekin, Invisible Beauty Proiektu Sozialari emandakoa, Ai Do Project-Iker Arrue eta Afagi Alzheimer Gipuzkoa-rekin elkar lanean sortutako proiektua.

MILA MILA ESKER PROIEKTU HONETAN LAGUNDU DUTEN GUZTIEI!!!!

” Agian ez dute beraien urtebetetzea gogoratzen edo beste gauza asko, agian ez gaituzte ezagutzen…baina elkarrekin bizitako emozio guztiak, hori bai gogoratzen dutela, sariek ere ez dute hau gainditzen”.

AFAGI / SANTO TOMAS LIZEOA

3 jardunaldietan zehar Santo Tomas Lizeoko Batxillergo ikasle batzuk Afagi Alzheimer Gipuzkoa-ko Donostiako Estimulazio Kognitibo Tailerretan parte hartu dute erabiltzaileekin batera.
Ekimen hau Santo Tomas Lizeoak duen Hedatuz Programaren barne garatzen da ( Proiektuetan oinarritutako ikaslearen formazio osagarria).
Dudarik gabe ekimen eredugarria eta polita bai Estimulazio Kognitibo tailerretara datozen pertsonentzat eta baita ikasleentzat ere.
#AurreraElkarrekin