"Ongizate Ereduak Euskal Herrian" Mugaz Gaindiko I Mitegia.

Koldo Aulestia Urrutia Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatuko du gur Ficoban Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Ongizate Ereduak Euskal Herrian” Mugaz Gaindiko I Mitegia.

EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren lurralde eremuan hiru Ongizate Eredu desberdin aurkitzen ditugu, kontzeptu, politika eta eskumen maila desberdinekin. Beharrak eta arrisku sozialak antzekoak badira ere, behar horiei ematen zaien erantzuna oso desberdina da aipatutako eremu geografiko horietako bakoitzean. Zentzu honetan, mugaz gaindiko eremua babes sozialeko politiken inguruan azterketa, ikasketa eta berrikuntzarako laborategi arras interesgarria bilakatzen da.
Lehen Mintegi hau akademia, administrazio publikoa eta gizarte agenteen arteko bilgune bat izan nahi du, aipatutako eremu geografikoan. Honela, agenteen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatu nahi dira, baita lankidetzarako aukerak, erronkak eta desafioak identifikatu, proposamen berrritzaileak ezagutu eta gizarte berrikuntza ereduak ezagutzera eman.