GIPUZKOA PLAN ESTRATEGIKOA 2020-2023

Koldo Aulestia Urrutia Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatu du gaur azaroak 20 2020-203 Gipuzkoarako Plan Estrategikoaren aurkezpenean.
Gipuzkoa Europako berdintasun maila handienak dituen lurraldea bilakatzeko plana.
Gure lurraldearen garapen ekonomikoa eta soziala, eredu ekonomiko propio eta aitortua eraikitzeko gipuzkoarrek dugun lidergo, bizitasun eta lankidetza gaitasunaren oinarriaren gainean eraiki da, eredu horrek arrakastaz ustartzen bait ditu aberastasunaren sorrera eta giza babesa.
Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak 2020-2023 bitarteko ildo estrategikoak aurkeztu ditu, “Gipuzkoa eredua” indartu dadin. Alde batera utzi ezin diren proiektu eta esfortzuak, komunitate gisa berdintasunera eta elkartasunera gerturatzen gaituztenak, eta aurre egin beharreko giza, ekonomia, lurralde eta politika erronkei erantzuna ematen laguntzen digutenak.