Archivos mensuales:' November 2019

LOTZEN SARIA

AFAGI AGENDA 2019/11/29
Koldo Aulestia Urrutia eta Carmen Etxaniz-ek gaur Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatzen dute Donostiako Palacio de Congresos y Auditorio Kursaalen Lotzen Saria-ko ematean zaintza-kontuko belaunaldien arteko lankidetza hoberenari.
Gizarte kohesioa bermatuko duen adin guztietarako gizarte baten aurrerapausoan, belaunaldien arteko lankidetzak garrantzi berezi bat hartzen du, batez ere zahartze prozesuak eta elkartasun politikak elkartzen direnean.
Desberdintasun eta baztertze egoeren aurreran, belaunaldien arteko lankidetza elkarrekiko euskarria, gizarte aurrerapausoko erantzunkidetasuna, irteera partekatuak eta, funtsean, komunitatearen arazoen hiri-konpromisoa sendotzen duen katalitzaile aktibo batean bihurtzen da.
Jardunaldia Tknika eta Aubixa Fundazioak antolatu dute, belaunaldien arteko elkartasuna bizikidetasuna eta aurrerabidea erronka bat adierazten duelako uste osoan.

"Ongizate Ereduak Euskal Herrian" Mugaz Gaindiko I Mitegia.

Koldo Aulestia Urrutia Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatuko du gur Ficoban Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Ongizate Ereduak Euskal Herrian” Mugaz Gaindiko I Mitegia.

EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren lurralde eremuan hiru Ongizate Eredu desberdin aurkitzen ditugu, kontzeptu, politika eta eskumen maila desberdinekin. Beharrak eta arrisku sozialak antzekoak badira ere, behar horiei ematen zaien erantzuna oso desberdina da aipatutako eremu geografiko horietako bakoitzean. Zentzu honetan, mugaz gaindiko eremua babes sozialeko politiken inguruan azterketa, ikasketa eta berrikuntzarako laborategi arras interesgarria bilakatzen da.
Lehen Mintegi hau akademia, administrazio publikoa eta gizarte agenteen arteko bilgune bat izan nahi du, aipatutako eremu geografikoan. Honela, agenteen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatu nahi dira, baita lankidetzarako aukerak, erronkak eta desafioak identifikatu, proposamen berrritzaileak ezagutu eta gizarte berrikuntza ereduak ezagutzera eman.

INTERREG SAREA PROIEKTUA

Koldo Aulestia Urrutia eta Marisa Ortigosa Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatuko dute gaur Deuston Interreg SAREA Proiektuko Jardunaldian.
Interreg Sarea Proiektua gizarte-babesa eta helduen mendekotasunaren gaien inguruko Euskal Autonomia Erkidegoaren mugaz bestaldeko lurraldearen gizarte-ekintzetako arloen profesionaleen gerturatzean ardazten da.
Gizarte-ekintzako jokatzaileei informazioa errezteko tresnak eta dinamikak burutzea du helburu bezala, eta mugaren bi isurialdetan beraien artean interakzioa sortzea, onuradunengan zaintzan hobekuntza bat sortzeko, eta era berean batzuen eta besteen esperientziei etekina atera ahal izatea, eta behin-behineko transferentziak/moldaketak onartu gure praktika profesionalen inbentarioa egin ahal izateko, eta beraz, pedagogikoa eta hezigarria.

GIPUZKOA PLAN ESTRATEGIKOA 2020-2023

Koldo Aulestia Urrutia Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatu du gaur azaroak 20 2020-203 Gipuzkoarako Plan Estrategikoaren aurkezpenean.
Gipuzkoa Europako berdintasun maila handienak dituen lurraldea bilakatzeko plana.
Gure lurraldearen garapen ekonomikoa eta soziala, eredu ekonomiko propio eta aitortua eraikitzeko gipuzkoarrek dugun lidergo, bizitasun eta lankidetza gaitasunaren oinarriaren gainean eraiki da, eredu horrek arrakastaz ustartzen bait ditu aberastasunaren sorrera eta giza babesa.
Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak 2020-2023 bitarteko ildo estrategikoak aurkeztu ditu, “Gipuzkoa eredua” indartu dadin. Alde batera utzi ezin diren proiektu eta esfortzuak, komunitate gisa berdintasunera eta elkartasunera gerturatzen gaituztenak, eta aurre egin beharreko giza, ekonomia, lurralde eta politika erronkei erantzuna ematen laguntzen digutenak.

LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE EGOKIAK EUROPAN

Koldo Aulestia Urrutia eta Marisa Ortigosa Afagi Alzheimer Gipuzkoa ordezkatuko dute gaur Donostiako Kursaalen eta Euskadi Lagunkoiak antolatutako III.Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan.
Euskadi Lagunkoia Eusko Jaularitzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matía Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek, eta oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzen da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.
Era berean OMEk bultzatutako “Age-friendly Environments Programme” ekimenean oinarritzen da.