Archivos mensuales:' January 2019

AFAGI AGENDA 2019/01/29

Marisa Ortigosa, AFAGIko Zuzendari Exekutiboa gure Elkartea ordezkatzen ari da gaur Donostia Lagunkoiak bultzatutako jardunaldi batzuetan.
Donostia Lagunkoia Udalak sustatutako hiri plana da. Honen bitartez, hiriko bizitzaren esparru guztietan populazioaren zahartzeak planteatzen dituen erronketan arreta jarri nahi du. Planak, hiriaren lagunkoitasun maila hobetzea helburu duten hainbat proiektu eta jarduera jasotzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta, ondorioz, donostiar guztiona. Horretaz gain, komunitate parte hartze prozesuak ere sustatu nahi ditu, adineko pertsonek hiriko bizitzan parte hartzeko duten ahalmena txertatzeko.

Aldi berean, Plan honen bitartez beste helburu hauek finkatzen dira:
Adineko pertsonak eta euren elkarteak ahalduntzea, eta komunitatean beren parte hartzea sustatzea.
Adin ezberdinetako pertsonak parte hartze prozesuetan txertatzea, belaunaldi arteko harremanak eta ezagueraren transmisioa indartuz.
Zahartzearen gizarte balioaren inguruan sentsibilizatu eta zahartze aktiboaren garrantzia eta adinekoen balioa ezagutzera eman.

URTARRILAK 18 - ERRENTERIA - HITZALDIA

  • EGUNA: Urtarrilak 18, ostirala.
  • ORDUA: 18:00tan
  • LEKUA: San Agustin Erretiratuen Elkartea

                     Markola Ikastetxea – Agustinas auzoa

                    Errenteria

  • HITZALDIA: Alzheimerrarekin elkar-bizi
  • HIZLARIAK:
    • Koldo Aulestia (AFAGI Presidentea)
    • Jon Kortajarena ( Oarsoaldea Kontseiluko kidea –  AFAGI)
    • Asun Sanz (Oarsoaldea Kontseiluko kidea –  AFAGI)
  • SARRERA: Librea

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Urtarrilaren 2an, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batekin aritu ginen dementziaren inguruan lanean.
Gaixotasun hau jasaten duten pertsona edo beraien ingurukoei laguntzeko asmotan den proiektu baten parte izan ginen.
Sormenezko saio bat eginez dementziaren inguruko arazoei buruz hitz egin genuen, pertsona hauen beharrak identifikatuz. Helburua behar hauei erantzun bate emango dion zerbitzu teknologiko edo produktu bat sortzea izango da.
Ea ze soluzio ekartzen diguten gazte hauek!
AFAGIren izenean Koldo Aulestia (Presidentea) parte hartu zuen.