Archivos mensuales:' December 2018

AFAGI AGENDA 2018/12/11

Anttón Elosegi, Kudeakea Batzordeko kidea, AFAGI ordezkatu zuen atzo Sareginezen 2018 urteari dagokion Asanblada.
( Sareginez Gipuzkoako lurraldean, interes orokor eta sozialeko programak aurrera erameten dituzten boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko entitateez osatutako sarea da.)

AFAGI AGENDA 2018/12/10

Koldo Aulestia, AFAGIko Presidentea Gipuzkoako Foru Aldundiko Adineko Kontseiluko bilerara joan zen.
Bertan honako gai hauek jorratu ziren:
> Departamentuko 2019ko aurrekontu proiektuari buruzko informazioa.
> Gizarte Zerbitzuen Mapa berriari buruzko informazioa.
> Kontseiluaren Barne Erregimenaren Arautegia onartzeko proposamena.
> Batzorde Iraunkorraren kideen hautaketa.

AFAGI AGENDA 2018/12/03

Desgaitasuna eta Zahartzea Jardunaldia.
Koldo Aulestiak AFAGI ordezkatu zuen Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan egin zen eta Zahartzaroak (Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoa) antolatutako Desgaitasuna eta Zahartzaroa Jardunaldian.

ABENDUAK 5 - BOLUNTARIOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 5 – Boluntarioen Nazioarteko Eguna
AFAGIk Sareginezek antolatutako ( Gipuzkoako boluntariotza entitateen sarea) Boluntarioen Nazioarteko Egunean parte hartuko du.
Eguna: Abenduak 5, asteazkena.
Lekua: Gipuzkoako Plaza (Donostia)
Ordutegia: 11:00etatik 13:30ak arte
Aurten “Erein Boluntariotza” goiburu hartuta, boluntariotzak ereindako hazitik gizarteak jasotzen duen uztari ikusgarritasuna eta errekonozimendua ematea izango da jardueraren mamia.
Ekitaldian zehar haziak ereiteaz gain, boluntariotzaren zuhaitzean geure gogoetak zintzilikatuko dira eguna ospatzeko.
Animatu parte hartzera!!