Archivos mensuales:' July 2018

AFAGIREN ALDEKO ONURAZKO KONTZERTUA - ZUMAIA

ZUMAIA – AFAGIREN ALDEKO
ONURAZKO KONTZERTUA
Zumaiako XXXIV. Nazioarteko Musika Jaialdiaren eremuaren barne, Sapere Aude Sinfoniettak AFAGIren aldeko onurazko kontzerua eskeiniko du.
EGUNA: Abuztuak 5, igandea.
ORDUA: 20:00tan
LEKUA: Maria eta Jose ikastetxearen antzokia.
KONTZERTUA: Taldeak L. van Beethovenen ‘La Séptima Sinfonía’ eta J.Rodrigoren ‘Concierto de Aranjuez’ joko du.
SOLISTA: Carmen Becerra – Gitarrista
ZUZENDARITZA: Fernando Velázquez

Dohaintzak 2 modutara egin daitezke:
1.- Esteka honetan click egiten, modu erraz eta azkarrean:
https://www.sapereaudesinfonietta.com/amigos-de-sas

2.- Transferentzia bitartez hauetako kontu batean, kontzeptuan SAS+AFAGI adieraziz.
> Kutxabank ES97 2095 5078 3091 15540513
> Laboral Kutxa ES37 3035 0037 4103 70050506

BIZIKIDETASUN JARDUNALDIA

BIZIKIDETASUN JARDUNALDIA
AFAGIk antolatuta, pasa den uztailaren 20ean Alzheimerdun pertsonak eta senitarteko zaintzaileak Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti Museo Baserria bisitatu genuen.
Egiaztatu genuen Alzheimerdun pertsonetan oraindik bizitza dagoela, eta bizitzaz gozatzeko gogoak daudela ere baldin eta “bere erritmoan” egiten badugu.
Emozioz beteriko jardunaldia, gure konpromezua indartzen duen jardunaldi bat; gure leloan leial jarraituko dugu: “Alzheimerrraren aurrean ez zaude bakarrik”