Archivos mensuales:' May 2018

UROLA-KOSTA ESKUALDEA - BILERA

Koldo Aulestia, AFAGIko Presidentea, Marisa Ortigosa, Zuzendari Exekutiboa eta Pilar Huici, AFAGIko Urola-Kosta Eskualdeko Kontseiluko kidea, gaur Zarauzko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia den Miren Letamendiarekin elkartuko dira, Urola-Kosta eskualdean Psikoestimulazio Tailerren martxa ezartzean aurreratzeko.

ZAINTZEN 6 FORMAKUNTZA - HASTAPEN IKASTAROA

3 jardunaldietan zehar Donostiako AFAGIko Egoitza Nagusian ZAINTZEN 6 – Hastapen Ikastaroa eman da; Hizlariak Alaitz Iriarte (AFAGIko Psikologa ) Koldo Aulestia (AFAGIko Presidentea) eta Naroa Diaz (AFAGIko Gizarte Langilea) izan ziren. Alzheimerra edo bestelako dementziadun pertsonen zaintzan hasi diren senitartekoei zuzenduta dagoen formakuntza bat da; senitarteko hauek aldez aurretik AFAGIko Arreta Psikosozialeko zerbitzuetatik pasa dira.
Jardunaldi hauetan zehar gaixotasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi garatzen dira.

ESPERIENTZIAK PARTEKATZEN

Koldo Aulestia, AFAGIko Presidentea gaur Mondragon Unibertsitateko 3.mailako Informatikako ikasleekin esperientziak partekatu ditu, Alzheimerrari buruzko lan bat garatzen ari dira eta. Esperientzia hauek funtsezkoak dira datozen belaunaldiak Alzheimerrarekin identifikatu daitezen.