Archivos mensuales:' April 2018

"ZAINTZEN" SENITARTEKO ZAINTZAILEENTZAKO FORMAKUNTZA IKASTAROA

Jada martxan jarriko da ZAINTZEN senitarteko zaintzaileentzako Formakuntza Ikastaroa.

Ikastaro hau Debabarrena eta Lea Artibai eskualdeetako Alzheimerra edo beste dementzia dutenen senitarteko zaintzeileentzako dago zuzenduta

Iraupena: 20 ordu / 10 egun

Antolatzen du: AFAGI

Laguntzen dute:  El futuro es la memoria / Obra Social “La Caixa”

Informazio gehiago eta izen-emateak: ZAINTZEN TRIPTIKOA EUS

SAREA PROIEKTUA

Gaur osteguna apirilak 19 SAREA proiektua aurkeztu eta martxan jarri da, Etcharry Formation Développement (Ustaritz) Interreg POCTEFA 2014-2020ren bigarren deialdia.
Bertan AFAGIk parte hartu du bere zuzendaria den Marisa Ortigosarekin.
Helburua adienkoei eta haurrei Gipuzkoan eta etan ematen zaien zerbitzuak hobetzea da, jarraibide berritzaileekin.

DEMENTZIADUN PERTSONEI ZUZENDURIKO INGURUNE INTEGRATZAILEAK;1.JARDUNALDIA

Datorren apirilaren 20an Donostia-San Sebastián-eko Miramar Jauregian, dementziadun pertsonentzat Inguru Integratzailei buruzko 1. Jardunaldia ospatuko da. Jardunaldi honen helburua, ikuspegi transbertsal eta berritzaile batetik abiatuta, dementzia eta inguruneen erronkei aurre egitea da; hori bai, aipatutako inguruneen eragin handia pertsona hauen autonomian nabarmenduz eta, arreta-sistemako parte bezala, ingurune terapeutikoko kontzeptuari buruz hausnartuz.
Jardunaldian zehar, Programan adierazitako edukiak lantzeaz gain, Lesley Palmer, Arkitektoa, Stirlineko Unibertsitatearen Dementziarako Zerbitzu-Garapenen Zentroko Arkitekturaren Zuzendariak, aipaturiko zentroan murgilduko gaitu; ezaguerako eta esperimentazioko nazioarteko zentroa, dementziadun personen bizitzak hobetzen aritzen dena hain zuzen ere.
Zahartzaroak eta Alzheimerrak suposatzen duten erronka orokorrei aurre egiten saiatuz, inguruneek persona kaltetuenganako bizi-kalitatean eragin handia daukaten interbentzio alorrak direla ezagutzera ematen dugu; horrexegaitik, seguru gaude 1.Jardunaldi hau gogoetarako eta bere esanahian sakontzeko testuinguru egokia izango dela.
Halaber, egun horretan, administrazioaren ordezkariekin eta gizarte zibilaren entitateekin abian jarriko da “Dementziak eta Inguruneak Foro Iraunkorra”. Foro hau , gerora begira, gai honen gogoetarako eta sakontzeko elementu katalizatzailea bihurtu beharko da.
Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko sartu www.entornosydemencias.org webgunean ( laster) , 943 317 324 / 679 812 telefonoetan edota info@aubixaf.org korreoaren bitartez.
Izena emateko epea: 2018ko apirilaren 16a izango da.