Archivos mensuales:' May 2017

AG DUTEN PERTSONAK: KIDE AKTIBOAK AFAGIN

AFAGI, Alzheimer gaixotasuna edo beste dementzia duten pertsonen autonomiaren defentsaren fideltasunari jarraituz, martxoaren 28an egin zen Batzar Orokorrean bere Estatutoak aldatu ditu, Elkartearen izena aldatuz. Honela, ahal eta nahi dutenean aktiboki parte hartu dezaten aukera emanaz.

  • Aurreko definizioa:

ALZHEIMERDUNEN ETA BESTELAKO DEMENTZIADUNEN SENITARTEKOEN ETA LAGUNEN ELKARTEA.

  • Definizio berria:

ALZHEIMERRA EDO BESTE DEMENTZIA DUTENEN SENITARTEKOEN, LAGUNEN ETA PERTSONEN BEREN ELKARTEA.

AFAGI eta MATIAZALEAK

MATIAZALEAK Matia Fundazioak sustatutako partaidetza sozialerako mugimendua da, eta gizartea adineko eta desgaitasunen bat duten pertsonen errealitateaz sentsibilizatzea du xede, euren autonomia, duintasuna eta pertsonalitatea bermatuz.

MATIAZALEAK beste Elkarte batzuekin batera hainbat ekimen jarri nahi ditu martxan, hauen artean “Alzheimerrarengatik Formakuntza” dago, helburua, AFAGIrekin batera, Alzheimerra edo beste dementzia duten pertsonak zaintzen dituzten boluntarioak formatzea beraien lana behar den ezagueraz eta segurtasunaz egin dezaten.

Ekimena MatiaZaleaken web orrialdean dago:

http://www.matiazaleak.net/eu/iniciativas/alzheimerrarengatik-formakuntza

Helburua ekimena burutzeko  datozen hilabeteetan 2.000€ lortzea da.

Horretarako garrantzitsua da ekimen hau guztion artean hedatzea helburua lortu ahal izateko.

Parte hartzeko hainbat era daude: