Archivos mensuales:' March 2017

AFAGI EGOITZA NAGUSIA DONOSTIA - HASTAPEN KURTSOA

Martxoan eta 3 jardunaldietan zehar Donostiako Egoitza Nagusian Hastapen kurtsoa eman dugu. Kurtso honek 3 modulu ditu eta Alzheimerdun edo bestelako dementziadun senitartekoentzako dago zuzenduta; Senitarteko hauek aldez aurretik Arreta Psikosozialeko zerbitzuetatik pasa dira.
Kurtso hau Alzheimerdun edo beste dementziadun pertsonen zaintzan hasi zareten senitarteko guztiei dago zuzenduta, bere helburuak hauek dira:
•Hitzorduetan ematen dugun informazioa zabaldu, gaixotasunaren inguruan dauden gai desberdinak tratatuz ( definizioa, faseak, komunikazioa, baliabideak…)
•AFAGIk egiten duen lanari buruz informatu
•Senitartekoen arteko komunikazioa erraztu, egunetik egunera sortzen diren zalantzak eta galderak egiteko gune bihurtuz.

 

LEKEITIO: HITZALDIA

Lekeitioko Gizarte Ongizatearen Sensibilizazio Kanpainiaren barne gaur martxoak 14 AFAGIko Presidentea den Koldo Aulestia Urrutiak “Alzheimerrarekin bizi” hitzaldia emango du:
NON: Kultur Etxeko Azkue Aretoan
NOIZ: Martxoak 14, asteartea – 17:30tan
SARRERA: Dohakoa

HONDARRIBIA:AFAGIREN ALDEKO BAZKARI SOLIDARIOA

Pasa den martxoaren 4ean Hondarribiako Klink Elkartean AFAGIren aldeko bazkari solidario bat ospatu zen.
Ekitaldiak AFAGIko lagun eta bazkideak, profesionalak, boluntarioak eta erakundeak Bildu zituen, Alzheimerdun eta bestelako dementziadun senitartekoekin elkartasuna erakutsiz.
4.710€ bildu ziren eta diru hau, Aubixa Fundazioaren laguntza teknikorekin, Bidasoa-Txingudi eskualdeko Alzheimerdun eta bestelako dementziadun senitartekoentzako formakuntza programa bat aurrera eramateko erabiliko da.

AFAGIKO ORDEZKARIAK BISITAN BRUSELASEN

Martxoaren 7-9 egunetan Koldo Aulestia eta Marisa Ortigosa, AFAGIko Presidente eta Zuzendaria, hurrenez hurre, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak eta Aitziber San Roman, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua Bruselako gizarte zerbitzuen sistema ezagutzeko aukera izan zuten, bertako Gizarte Ekintzako Erakunde Publikoak (CPAS) gonbidatuta.
Beste bisita batzuen artean Maison Vésale goi mailako zentroaren inaugurazio jendetsuan izan ziren, bertan zirelarik Bruselako alkatea Brusela hiriko eskualdeko ministro-presidentea, eta Brusela eskualdeko pertsonei laguntzeko ministroa. Maison Vésale delakoan Alzheimerra duten 128 pertsona bizi daitezke.
Bisitaren zergaitia jakiteko pasa de urrira joan behar dugu, orduan Belgikako ordezkaritza bat Gipuzkoara etorri zen Gipuzkoako eredua ezagutzera, bai Alzheimerdunen zaintzaren arloan, bai beste gaixotasun nahiz desgaitasunen arloetan. Alde horretatik oso interesgarria iruditu zitzaien, beste erakundeen artean , AFAGIk egiten duen lana.
Belgikako ordezkaritzak Gipuzkoara egindako bisitaldian zehar, CPASeko presidenteak Gipuzkoako ordezkaritza gonbitatu zuen Alzheimerren espezializatutako Maison Vésale delakoaren inauguraziora. Eta hala izan da orain. Koldo Aulestiak azpimarratu du bisita hau “oso interesgarria” izan dela, ez bakarrik Maison Vésale ezagutzeko aukera izan dugulako, baizik eta Belgikan Alzheimerreraren kontrako plan nazionala dutelako”,eta bisitaldi honek CPASekin lankidetza finkatzeko balioko du.