Archivos mensuales:' October 2016

PINTXOKOOP - TXEKE SOLIDARIOA AFAGIRI

Donostiako Pintxokoop ekimen solidarioak pasa den urriaren 21ean, Alzheimerdun eta bestelako dementziadun pertsonentzako Psikoestimulazio Kognitiborako Tailerretarako elkareragile pantaila digital  bat erosteko 4.000€ko txeke solidario bat entregatu zion AFAGIri.

Pintxokoopek hiru urte darama programa hau garatzen, donostiar ostalari talde gailen batekin batera hiriko GKE eta irabazi-asmorik gabeko elkarteeri laguntza eta bultzada emateko asmoarekin.

AFAGItik eskerrak eman nahi diegu bai Pintxokoop taldeari eta baita ekimen solidario hau lortzeko parte hartu duten bezeri guztieri.

MILA ESKER!!

SINERGIA BAIKORRAK BULTZATZEN

Donostiako Udalak kudeatuta pasa den astean Bruselaseko Udaleko Ordezkarien bisita izan dugu.
Alzheimerraren inguruko guztiaz interesatuak daudenez, hainbat erakundeetako ordezkariekin izan dituzte bilerak:
> GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
> DONOSTIAKO UDALA
> CITA Alzheimer
> AFAGI Alzheimer Gipuzkoa
> AUBIXA Fundazioa
Topaketa hauek etengabeko komunikazio bide baten irekitzea suposatu dute, Alzheimerra eta bestelako dementzien abordai integrala bultzatzeko esperientziak eta ezaguerak partekatuz.

bruselas2 bruselas