Archivos mensuales:' September 2016

AFAGI 1991-2016 - 25 URTE: ETORKIZUNARI AURRERA EGITEN

20160921_19412025 URTEREN ONDOREN, AURRE EGIN BEHAR DIOGU ETORKIZUNARI
Alzheimerraren Munduko Eguna izan zen atzo, eta AFAGIk senideekin, adiskideekin eta Gipuzkoako erakunde- eta gizarte-ordezkariekin egin zuen kanpainako ekitaldi nagusia.
Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Donostiako alkate Eneko Goiak AFAGIren lan garrantzitsua azpimarratu eta Alzheimerrari aurre egitera bideratutako ekintzak babesten jarraitzeko duten konpromisoa berretsi zuten.
AFAGIko presidente Koldo Aulestiak eta AFAGIko kide Máximo Goikoetxeak AFAGIren iragana eta etorkizuna azaldu zuten zehatz-mehatz.
Iragan hori 1991. urtean hasi zen, Alzheimerra familia gutxi batzuek baino jasaten ez zuten garaian; etorkizunean, berriz, lehen mailako arazo soziosanitario bihurtuko da Alzheimerra.
Etorkizun horri aurre egiteko, erakunde paralelo baten sorkuntza bultzatu du AFAGIk. Erakundearen izena “AUBIXA Fundazioa” izango da, eta gizarte zibiletik jakintza eta esperientzia jasotzea du helburu (dementziari era integralean ekiteko landu beharreko alderdien inguruan boluntarioek duten esperientzia, hain zuzen ere). Horretarako, kontuan hartu behar da etorkizuneko gizarte zahartuan dementziaren inguruan bizitzea izango dela benetako erronka soziala, eta funtsezkoa izango dela belaunaldien arteko jarduna.

ALZHEIMERRAREN MUNDU EGUNA - JARDUNALDIAK

Gaur, irailak 15 AFAGIk antolatutako 2016ko Alzheimerraren Mundu Eguneko ekitaldiekin hasi gara.

“Zaintzailearen Balioa” goiburuarekin Alzheimerdun eta bestelako dementziadun gaixoak zaintzen dituzten lana aldarrikatu nahi dugu, zeren lana hau askotan ikusezina bihurtzen da gizartearen aurrean.

Programan xehetasun guztiak aurkituko dituzue:dma-2016-programa

Aurten gainera AFAGIren 25.urteurrena ospatzen dugu, eta hori dela eta bazkari bat antolatu dugu Azaroaren 19an.

Hemen bazkariaren xehetasun guztiak aurkituko dituzue:dma-2016-comida-aniversario